Estudio de la industria armera guipuzcoana (eu)

    Sorapediatik
    Estudio de la industria armera guipuzcoana
    Argazkirik ez.jpg
    Egilea Pedro Pacheco
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1616
    Argitaletxea
    Hiria


    Izenburu osoa

    Estudio de la industria armera guipuzcoana

    Gipuzkoako arma industrien azterketa


    Liburua zertan den

    Berez ez da liburua, ez zen inoiz argitaratu. Agiri sorta da, Simancasen gordeta, herri bakoitzari berea dagokiola.

    XVII mende hasieran, Eugin (Nafarroan) zegoen arma lantegia lekualdatzeko komenientzia aztertzen ari zen, Gipuzkoako aldera ekartzeko. Bi arrazoi ziren; alde batetik, armak garestiak ateratzen zirelako; eta bestetik, mugatik oso gertu zegoenez, Frantziarekiko gerren beldurra zegoelako.

    Orduko Espainiako Artilleriako kapitain jeneralak, Pedro Pacheco jaunak, agindu zuen azterketa hau. Tartean Arrasate, Hermua, Azkoitia, Azpeitia, Ibarra (Aramaio), Tolosa, Durango eta Elgoibar herriak aztertu zituzten, baina beti kontutan hartuta Soraluzeko Erret Lantegiak erdi erdian zegoela.

    Azterketaren ondorioz azkenean 1.616 urtean Tolosan jarri zuten Arma Zurien Erret Lantegia[1].

    Soraluzeri buruzkoak[2]

    Soraluzen atxurrak, palak, aizkorak, aizkora txikiak, pikak, alabardak, pistolak, mosketeak eta arkabuzak egiten dira.

    Soraluzeko industriaren azalpenak:

    • Martinete bat dago, oso ona eta ur nahikoarekin, Somorrostroko meatz-burnia erabiliz xaflak eta bestelakoak egiten direla.
    • Burdin totxoa kintaleko 32 errealetan da, eta sotileko 39 errealetan.
    • Olen assiak kintaleko 6 erreal kostatzen dute, eta martinete eta burdineri forjenak 11 erreal.
    • Arkabuz eta mosketeak limatuz eta barrenatuz sortutako hauts asko dago, xaflak sortzeko oso ona dena. Kintaleko 300 marabeditan dago.
    • Kana[3] laurdeneko xaflaren arra 20 marabeditan dago, eta kana herenekoa 28tan.
    • Hiribilduak urrats handiko 200 biztanle ditu, eta osasuntsua da.
    • Altzairua Arrasatetik ekar daiteke, eta badaude ofizialak edozein lanabesa egiteko gai direnak.
    • Dotrina eskola dago, eta irakurri, idatzi eta kontatzekoa. Ez da medikurik ezta botikarik; zirujau bakarra dago.

    Hautsaren aipamena erabiliz, Javier Gallastegik[4] komentatzen du agian autxerri hemendik etor daitekeela.

    Erreferentziak

    1. Real Fábrica de Armas Blancas.
    2. Simancaseko Artxibategi Orokorra, Aintzinako Gerra Atala, 1.757 agiri sorta
    3. Nafarroan, 0,785 metroko luzera zuen; Gipuzkoan, 0,837 hartzen zituen; eta Araban eta Bizkaian, 0,835 metro
    4. Guipúzcoa-Fuenterrabía (1500-1700). Javier Gallastegui Ucín (2014).