Espagne et Portugal (hainbat orritan) (eu)

    Sorapediatik
    Espagne et Portugal
    Egilea Tardieu familia/ Edme Mentelle
    Urtea 1782
    Hiria Paris
    Tamaina 43 x 32,5 zm
    Espagne et Portugal (Edme Mentelle 1782).jpg


    Mapa zertan den

    Tardieu familiakoak grabatzaileak ziren. Mapa asko sortu zituzten Parisen XVIII. mendean, tartean iberiar penintsularena: Carte d'Espagne et de Portugal en Neuf Feuilles[1] (1782). Batzuren arabera, mapa sorta hau Edme Mentellek sortu zuen.

    Edme Mentelle (Paris 1730-1815) Frantziako historialaria eta geografoa izan zen. Administrazioa publikoan lanean hasi eta gero, poesia eta komedia idazle moduan saiatu zen, baina inolako arrakastarik lortu gabe. Geografia ikasi eta gero, Eskola Militarrean irakasle aritu zen. Iraultza zalea izanik, urte gogorrenetan gillotinari izkin egin zion eta 1795. urtean Zientzia eta Arteen Institutu Nazionalaren partaide aukeratu zuten. Hil baino urtebete lehenago, Ohorezko Legioaren zalduna egin zuten (1814).

    Edme Mentellek mapa sorta hau hainbatetan berrargitaratu zuen: iraultzaren garaian (1799, AN. VII markatuta), Imperio garaian (1804-1805, 1810) eta 1815. urtean ere.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze (Plasencia) oso letra tamaina txikiaz agertzen da. Eibar, berriz, ez da agertzen.

    Errege bidearen trazadura modu argian ikusten da: Bergaratik irtenda Deba ibaiaren eskumako ibaiertzetik Osintxura heltzen da, bertan zubia gurutzatu ondoren Soraluzeraino ezkerreko ibaiertzetik doa eta, Soraluzen ibaiai berriro zeharkatu eta gero, Elgoibar aldera eskumako ibaiertzetik doa (Ezozia eta San Roketik, alegia).

    Soraluzeko ingurua


    Bitxikeriak

    Mapak orduko eraketa arministratiboa erakusten du. Nafarroa eta hiru Probintziak, gutxi gora behera, gaur eguneko mugekin agertzen dira.

    Kantabria eta Burgosko probintziak elkartuta agertzen dira. Kantabriak gaur eguneko mugak erakusten badu ere, Burgoseko probintzia desitxuratuta agertzen da. Aragoi entitate bakarra dela ematen du. Gainontzeko probintzi eta mugak ez dute zerikusirik gaur egunekoekin.

    Mapak erregebide asko jasotzen ditu, baitzuk oso bitxiak (Arrasatetik Durangora zuzenean, Elorriotik pasa barik, esaterako).


    Erreferentziak

    1. Espainia eta Portugaleko mapa bederatzi orritan.