Epistolario de Venancio Iñurrieta (eu)
Izenburua | "Zutik ozta-ozta nator". Venancio Iñurrieta Aguirregomozcorta. Epistolario carcelario (1936-1940) |
Egilea/k | Benan Oregi |
Aldizkaria | Hermes |
Data | 2016 |
Orriak | 84-91 |
Hizkuntza | gaztelaniaz |
Irakurtzeko | sakatu hemen |
Laburpena
Benantzio Iñurrieta, Soraluzeko zinegotzia zen gerra hasieran, eta arrazoi horregatik lau urte egin zituen espetxean (1936-1940). Familiak garaiko 257 eskutitz gordetzen zituen kutxa batean, Benantzio berak astean behin etxera idatzitakoak gehienak.
Eskutitz horiek ardatz hartuta, egileak Benantzioren bizitzaren kontakizun laburra egiten du artikulu honetan, batez ere gerra garaian eta espetxeetan igarotako zehaztasunekin.
Artikulu hau idatzi zenerako argitatzear zegoen eskutitz horietan oinarritutako lehen liburua (2016ko irailekoa da euskarazko bertsioa), Zutik ozta-ozta nator eta A duras penas, Benantzioren historia luze eta sakon kontatzen. 2017an etorri zen, Gogora Institutuaren eskutik, erdarazko bertsioa.
Eskutitzak gaur egun Euskadiko Artxibategi Historikoan daude gordeta, 2018ko urtarriletik.
Irudiak
(Handitzeko, gainean sakatu)