Elementos de interés arqueológico (eu)
Elementos de interés arqueológico | |
---|---|
Egilea | Arkeolan Fundazioa |
Urtea | 1988 |
Hiria | Irun |
Tamaina |
Mapa zertan den
1989 inguruan Irunen sortu zen Arkeolan Historia eta Arkeologiako Azterketa eta Ikerketa zentroa, 2011.an Arkeolan Fundazioa[1] bihurtu zena. Arkeologia zerbitzu profesionalak eskaintzeaz gain, ikerketa egiten du hainbat arlotan, horietako bat Gipuzkoako hiribilduak direla.
1987-1989 urteetan Donostian eman zen Hiri-arkeologian gazteentzako heziketa-ikastaroa[2], M. Urteagaren zuzendaritzapean. Horik sortu zen Arkeolan zentroa.
Eta ikastaro horretan, hain zuzen, Gipuzkoako 23 hiribildutako mapa arkeologikoak egin ziren, tartean Soraluzekoa.
Soraluzeri buruzkoak
Mapan 41 toki nabarmentzen dira, horietako 25 interesa dutenak.
Ondare interesa duten sei toki daude:
- (5) Ormaetxea
- (7) Santa Ana kaleko 13. etxea, bere pasabidearekin
- (9) Santa Maria la Real parrokia eliza
- (27) Udaletxea
- (34) Arregia-Irure dorretxea
- (29) Abadetxea
Arkeologi interesa duten tokiak (kokapen zehatza dutenak) 9 dira:
- (6) Kantoi estalia
- (16) Errekalde kaleko 2. zenbakia
- (12) Mendiguti dorrea
- (13) Erregetxea
- (15) Zubi Nagusia
- (18) Errekaldeko zubia
- (31) Ibaizabaleko Barrenen etxea
- (33) Gabolats kaleko 4. zenbakia
- (41) Presa
Arkeologi interesa duten tokiak (gutxi gorabeherako kokapena) beste 10:
- (4) Santa Ana komentua eta kanposantua
- (10) Kainoi fabrika
- (20) Ospitale berria
- (22) Erret Eraikina
- (35) San Salvador ermita
- (36) Gabolatseko zubia
- (37) Santa Barbara ermita
- (38) Usatorre etxea
- (39) Probalekua
- (40) Barrenen etxea
Bitxikeriak
Soraluzeren ikuspuntutik, mapa hau arkeologiaren abiapuntutzat har daiteke. Baina gaur eguneko ikuspegitik hainbat hutsune ditu: Gabolatseko harpasoen tokian Gabolatseko zubia agertzen da (Gabolatseko zubi zaharra Altun erreka zeharkatzen zuen, eta ez Deba ibaia), Santa Barbara ermita agertzen da (ez da honen berririk, baina Maala ermita izan daiteke), Arregia-Irure dorretxea aipatzen da (berez, Arregia da, besterk gabe).
Honetaz gain, kokapenekin ere arazoak daude: galdutako leku batzuk kokapen zehatzekoak direla esaten da, edota alderantziz; eta beste batzuk gaizki kokatuta daude (San Salvador ermita, Probalekua, Barrenen etxea...). Segururena, maparen egilea ez zen soraluzetarra izango.
Hamar urte geroago, 1997ko irailaren 11an, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak Soraluzeko beste 25 arkeologia gune izendatu zituen. Batzuk bi zerrendetan agertzen dira, baina azken zerrenda honetako gehienak ez daude herri kaskoan, mendialdean baizik.