Ekonomia. BPG per capita (eu)

    Sorapediatik
    Oharra. Ekonomiari buruzko estatistika guztiak ikusteko, sakatu hemen
    Soraluzeren BPG per capita, eta inguruko esparruena


    Datuak

    Urtea Soraluze Debabarrena Gipuzkoa E.A.E.
    1996 11.026 € 14.052 € 15.454 € 14.784 €
    2000 18.841 € 20.228 € 20.971 € 20.226 €
    2005 23.868 € 26.310 € 27.648 € 27.363 €
    2008 22.986 € 29.560 € 32.551 € 31.816 €
    2010 20.312 € 27.840 € 31.315 € 30.655 €
    2012 19.723 € 28.090 € 30.804 € 30.163 €
    2014 20.712 € 28.326 € 30.958 € 30.546 €
    2015 21.985 € 30.057 € 31.911 € 31.528 €
    2016 22.589 € 31.296 € 33.081 € 32.771 €
    2017 22.614 € 31.721 € 34.237 € 33.835 €
    2018 22.304 € 33.676 € 35.915 € 35.201 €
    2019 22.946 € 33.735 € 37.188 € 36.254 €


    Bilakaera

    1996-2005 urteetan, nahiz eta ingurukoena (Debabarrena, Gipuzkoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa) baino apalagoa izan, Soraluzeren BPGak[1] gora egin zuen indartsu (%216), gainontzekoak baino hobeto (%179% eta %187 artean).

    Baina hurrengo bost urteak oso txarrak izan ziren. 2005-2008 epean BPGa behera hasi zen, ingurukoenek ondo gora egiten zuten bitartean. Eta hurrengo bi urtetan, denak behera egin bazuten ere, Soraluzerenak besteek baino gehiago.

    2010-2015 epean, berriz, Soraluzeren (eta Debabarrenaren) BPGak ez zuen bilakaera txarrik izan, %11,5a hazi zen eta. Gipuzkoa zein EAErena, berriz, %3 besterik ez zen hazi. 2016 urtean hazkundea berriro moteldu da (%2,7), gainontzekoak %4ren inguruan ibili direla.

    2005 urtean hasitako egoera penagarriak oraindik irauten du, Soraluzeren BPGa ingurukoen %68an dago eta[2]. Eta gainera, 2016etik aurrera inguruko herrien BPGak gora egiten duten bitartean Soraluzekoa bere hartan mantentzen da.


    Erreferentziak

    • Datuen Excela ekartzeko Biltegi digitalera joan.
    • EUSTAT. Euskal AEko Barne Produktu Gordina (BPG) lurralde arloen arabera (1996-2019).
    1. BPG. Barne Produktu Gordina.
    2. Kontutan hartu behar da Debabarreneko udalek ere BPG oso desberdinak dituztela.