Ekonomia. BEG ehunekotan (eu)
- Oharra. Ekonomiari buruzko estatistika guztiak ikusteko, sakatu hemen
Datuak
Urtea Nekazaritza eta
abeltzaintzaIndustria eta
energiaManufaktura
industriaGainerakoak Eraikuntza Zerbitzuak Merkataritza,
ostalaritza
eta garraioaAdministrazioa[1] Gainerakoak 1996 1,1 % 57,8 % 2,7 % 38,4 % 2000 0,7 % 65,1 % 4,5 % 29,7 % 2005 0,4 % 57,5 % 6,4 % 35,7 % 2008 0,3 % 50,4 % 48,0 % 2,4 % 7,0 % 42,2 % 12,6 % 10,9 % 18,7 % 2010 0,4 % 45,7 % 43,2 % 2,5 % 7,2 % 46,7 % 14,0 % 13,1 % 19,6 % 2012 0,4 % 50,3 % 47,8 % 2,5 % 3,2 % 46,1 % 11,2 % 13,7 % 21,2 % 2014 0,5 % 52,3 % 49,8 % 2,5 % 3,8 % 43,5 % 11,3 % 12,7 % 19,5 % 2015 0,5 % 52,2 % 49,6 % 2,6 % 3,6 % 43,8 % 11,6 % 11,0 % 20,3 % 2016 0,6 % 53,3 % 50,6 % 2,7 % 3,1 % 43,0 % 11,6 % 10,1 % 20,3 % 2017 0,8 % 49,1 % 47,0 % 2,1 % 3,6 % 46,5 % 13,5 % 11,3 % 21,7 % 2018 0,6 % 46,5 % 44,6 % 1,9 % 3,2 % 49,7 % 14,2 % 12,5 % 23,0 % 2019 0,8 % 47,4 % 42,7 % 4,7 % 3,0 % 48,8 % 13,3 % 11,8 % 23,8 %
Bilakaera
Balio Erantsi Gordineko bi jarduera nagusiak industria eta zerbitzuak dira, elkarrekin hartuta %90tik gora osatzen dutela. Baina elkarren kontrako portaera dute: industriak gora egiten duenean zerbitzuak behera datoz, eta alderantziz. Datuak ehunekotan daudenez, ondorioak datu absolutuekin egiaztatu beharko ziren[2].
Industriak inoiz bi heren hartu baditu ere, azken urteetan %50en inguruan mantentzen da. Bertan ia gehiena manufaktura da.
Zerbitzutan hiru motakoen arteko proportzioak mantentzen dira: laurden bat merkataritza, ostalaritza eta garraioan, beste laurdena administrazioan eta gainontzeko erdia gainerako zerbitzuetan. 2017tik aurrera zerbitzuak aurrea hartu dio industriari edo, hobeto esateko, industria erori da, zerbitzuen atzetik jarri arte.
Eraikuntzak izan zuen bere boom-a Soraluzen: 1996 urtetik 2010 arte hazi zen, eta orduan eztanda egin zuen: bi urte geroago erdira jaitsi zen. Dena dela, puntu altuenean Soraluzeko jardueraren %7,2 besterik ez zen izan.
Eta lehen sektorea oso testimoniala da. 1995 % 1a inguruan bazen ere, 2005tik hona % 0,5 inguruan ari da.
Eskualdean
Urtea Industria Zerbitzuak Guztira 1996 % 8,1 % 5,2 % 6,1 2000 %10,0 % 4,6 % 7,1 2005 % 8,9 % 5,1 % 6,8 2008 % 6,5 % 4,9 % 5,6 2010 % 6,1 % 4,5 % 5,3 2012 % 6,5 % 4,3 % 5,1 2014 % 6,9 % 4,2 % 5,3 2015 % 6,9 % 4,1 % 5,2 2016 % 6,9 % 4,0 % 5,2 2017 % 6,4 % 4,2 % 5,1 2018 % 5,8 % 4,0 % 4,7 2019 % 6,0 % 4,1 % 4,8
Balio Erantsi Gordinaren bilakaera, Debabarreneko beste herriekin alderatuta, ez da ona izan: 1996 urtean % 6koa bazen, 2000 urtean % 7ra heldu zen baina hurrengo hamar urtetan bi puntu galdu zituen, azken urteetan % 5tik behera mantentzen ari dela.
Alderatzen badugu lanpostuen bilakaerarekin (proportzioa mantentzen dela), ondorio larria atera daiteke: Soraluzen egiten den lanak gero eta balio erantsi txikiagoa sortzen du.
Ondorioak industria zein zerbitzuak sektoreentzat balio du.
Erreferentziak
- Datuen Excela ekartzeko Biltegi digitalera joan.
- EUSTAT. Euskal AEko Balio Erantsi Gordina (BEG), lurralde-arlo eta jarduera-sektoreen arabera (1996-2019).
- EUSTAT. Euskal AEko Balio Erantsi Gordina (BEG), udalerrien eta jarduera-sektoreen arabera (udalerrikoa eskualdekoaren zein portzentaia den) (1996-2019).