De Francia venimos (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua De Francia venimos
    Egilea/k Ezezaguna
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Iturria Ignacia Mugica
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Jatorrizkoa Euskaraz
    Estribillo

    De Francia venimos y aquí hemos llegado
    con dos aviadoras y un aeroplano
    si el tiempo está bueno tendrán ustedes ocasión
    de ver esta tarde pruebas de aviación.

    Leloa

    Frantziatik gatoz, eta hona heldu gara
    abiadora birekin eta aeroplanoaz
    eguraldi onarekin aukera izango duzue
    arratsalde honetan abiazio ekitaldia ikusteko.

    De Muneta a Irure una vía hay que hacer
    para explotar minas que hay en Muneta
    Está en proyecto pronto se realizará
    y en presencia de ustedes se inaugurará

    (estribillo)

    Munetatik Irurera trenbidea egin behar da
    Munetan dauden meatzak ustiatzeko
    Proiektua badago, aurki egingo da
    eta zuen aurrean zabalduko da

    (leloa)


    Azalpenak

    Gerra aurreko Soraluzeko haratusteetako abesti bat.

    Garai hartan desfilea izaten zen Soraluzen, eta bertara inguruetako herrietako jendea biltzen zen. Lagun taldeek, elkarteek... parte hartzen zuten. Gainera, bi edo hiru karroza izaten zen, elkarteetakoak.

    Eibarren ere oso kantu ezaguna da[1]. Antxiñako aratostietan kanpoko konparsak be etortzen ziran herrixa alaitzera, eta badaiteke horietako bat Soraluzekoa izatea.

    Eibarren leloa besterik ez da gorde, eta aldaketa txikiak ditu:

    Jatorrizkoa Euskaraz
    Estribillo

    De Francia venimos, hasta aquí hemos llegado
    dos aviadores en un aeroplano.
    Si el tiempo no impide tendrán ocasión de ver
    esta tarde pruebas de aviación.

    Leloa

    Frantziatik gatoz, honaino heldu gara
    bi abiadore aeroplanoan
    eguraldiak galerazten ez badu aukera izango duzue
    arratsalde honetan abiazio ekitaldia ikusteko.


    Soraluzeko aratusteak: Urte batean airez, bestean trenez...


    Erreferentziak

    1. Eibar Kantuz Kantu (Mireia Otzerinjauregi eta Mikel Sangroniz). Ego Ibarra 2001. Abesti honen berriemoilliak: J.R. Orozko eta D. Tolosa.