Cuentas del donativo y peage del año de 1804 (eu)
Cuentas del donativo y peage del año 1804 | |
---|---|
Egilea | Jose Maria de Leyzaur Jose Ignacio de Mendia |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 1805 |
Argitaletxea | |
Hiria | Donostia |
Izenburu osoa
Cuentas del donativo y peage del año 1804
1804 urteko dohaintza eta dirusariaren kontuak
Liburua zertan den
Liburuak Gipuzkoako Probintziaren kontu batzuk ekartzen ditu: kobratutakoak, ordaindutakoak, hartzekoak, zorrak...
Kobratutakoen artean "donativo gracioso" izenekoa zegoen. Kontsumo zerga zen, hainbat produktu zergapetzen zituena: makailaua, legatz lehorra edo cecial, pattarra (arrunta, Frantziakoa edota Nafarrokoa), mistela eta ardoa (arrunta, zuria, klaretea, ardo txikia edo vino chiquito, Nafarrokoa). Herriz herri zehaztuta agertzen da, 95 denetara. Urte hartan 340.181 erreal eta 27 marabedi kobratu ziren guztira.
Beste iturria dirusarien "alokairua" zen. Zazpi tokitan kobratzen zen : Marulanda (Eskoriatza), San Antonio (Bergara), Eizaga (Zumarraga), Lizartza, Alegia, Urnieta eta Oiartzun.
Ordaindutakoak mota askotakoak ziren: maileguen korrituak, funtzionarioen soldatak, soldaduen ostatu eta beste gastuak, armadara joandako marinelenak, herri lanak...
Ostean Probintziak herriekin dituen zorrak eta hartzekoak agertzen dira. Bukatzeko, Probintziari dirua mailegatu dioten hartzekodunen zerrenda.
Soraluzeri buruzkoak
Donativo gracioso atalean Soraluzek bost ataletan ordaindu zituen zergak: klaretea (7.860 erreal), ardo txikia (1.900 erreal), pattarra (870 erreal), ardo zuria (100 erreal) eta Nafarroako ardoa (110 erreal). Guztira, 10.840 erreal, probintzia osoaren %3 gutxi gorabehera.
Zoritxarrez, herrilaneko kontuetan hartzekodunen izenak bakarrik agertzen dira, eta ez zein lanengatik ematen zitzaien diru hori. Gogoratu behar da garai hartan Bergaratik Altzolako porturaino eta Eibarreraino bide berria egiten ari zirela.
Soraluze probintziarekiko zorduna zen:
- Soraluzeko Hiribilduak 744 erreal eta 30 marabedi zor ditu azken zazpi urteengatik, lehen biak kuota finkoaz kalkulatuta.
Azken aipamena, hartzekodunen zerrendan dator:
- Item, Soraluzeko Hiribilduaren Eliz Kabildoari 57.051 errealeko kapitala eta urteko 1.041 korrituengatik, eman zaizkio: 1.106 erreal eta 24 marabedi Probintzia berak, eta 3.057 erral eta 10 marabedi nik neuk, albo batean apuntatzen direnak.
Erreferentziak
Cuentas del donativo y peage del año de 1804. Bizkaiko Foru Liburutegia.