Brasil eta Argentina (eu)
Izenburua | Brasil eta Argentina |
Egilea/k | Ezezaguna |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Herrikoia |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
Jatorrizkoa Batuaz Brasil et Argentina
ibili gaittuk ondo,
baña beti dispuesto
Plazentziara etorteko.
Goazen Bixente, goazen biok;
urte bi baño lenago torriko gaittuk.
Goazen Bixente, goazen biok;
urte bi baño lenago torriko gaittuk.
Brasil eta Argentina
ibili gaituk ondo,
baina beti prest
Soraluzera etortzeko.
Goazen Bixente, goazen biok;
urte bi baino lehenago etorriko gaituk.
Goazen Bixente, goazen biok;
urte bi baino lehenago etorriko gaituk.
Azalpenak
Soraluze etorkinen herria izan da. 1960.ko hamarkadan lagun asko eta asko bertara etorri ziren lanera eta bizi izatera. Baina ez da ahaztu behar aurretik beste horrenbeste soraluzetar bertatik joan zirela, bizitza hobe baten bila.
Abesti hau, gerra aurreko edo osteko urteetakoa, horren lekukoa da.
Letrak Bixente esaten badu ere, bada Fernando izenarekin abesten duena.