Bibliografia (eu)

    Sorapediatik

    Liburu osoak eta liburuxkak

    Zerrenda osoa ikusteko, sakatu hemen.

    Soraluzeri buruzko liburuak (edo Soraluzerekin lotura estua dutenak) ez dira asko, baina uste baino dezente gehiago.

    XX. mende aurretik bost bakarrik daude (horietako bat galduta), eta XX. mendearekin batera poliki poliki kopurua hazten ari da. 1990. hamarkadan, berriz, halako loraldia eman zen, oraindik ere irauten duela.


    Aipamenak

    Zerrenda osoa ikusteko, sakatu hemen.

    Soraluzekin lotutako gaiak landu dituzten liburu eta liburuxkak gain, esparru zabalagoak lantzen dituen beste liburuetan ere Soraluze hainbatetan aipatu izan da.

    Denetik izan dira, batez ere geografiak, historia liburuak eta bidai liburuak.

    Zerrenda hauetan XX. mende arteko guztiak jaso dira. XX. mendetik aurrerakoak, berriz, informazio zehatza ekartzen dutenak bakarrik.


    Mapak

    Zerrenda osoa ikusteko, sakatu hemen.

    Soraluze, armagintzan lortutako ospearengatik, mapa zaharretan askotan agertu izan da, batez ere XVII. mende erdialdetik aurrera. Berdin zen Espainiakoak ala Europakoak izan, mapamundi batean ere agertu izan da: Mafrako mapamundia.

    XIX. mendean, armagintzaren gainbeherarekin batera, mapa handietatik desagertu zen, eta ingurukotan agertzen da bakarrik; hau da, Gipuzkoa edota Euskal Herrikoetan.

    Herriko mapak, berriz, oso gutxi daude, eta daudenak azken urteetan agertu dira. Salbuespen bakarra, Florencio Josepf Lamoteren Mapa Topographica de la circunferencia de los lvgares de Plasencia y los Rea.s Almacen.s de la Fábrica.


    Artikuluak

    Zerrenda osoa ikusteko, sakatu hemen.

    Han eta hemengo egunkari eta aldizkaritan Soraluzeri buruzko berrehun artikulutik gora agertu dira orain arte. Zaharrenak XIX. mende hondarrean idatzi baziren ere, 1950.etik aurrera gero eta ugariago izan dira.

    Gaiak denetarikoak izan dira: gizarte ingurukoak (ohiturak, umorea, zezenketak, kirola, iturriak, udal jarduera), historia (orokorra, armagintza, istorio txikiak), pertsonaiak eta abizenak (hemen Cristobal Colon nagusi izan da), ondarea...

    Urteei erreparatzen, gai batzuk behin eta berriz errepikatzen dira, nahiz eta sasoi batzutan "desagertu". Eta honi esker Soraluzeko imaginarioa osatu izan da: armagintzak, umorea, Cristobal Colon, zezenketak, eliz ataria...