Loralde auzunea (eu)

    Sorapediatik
    (Barrio Chino (eu)(e)tik birzuzenduta)

    Kokapena

    Loralde auzunea Gabolats kalearen gainean dago, garai bateko trenbidearen beste aldean.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Garai batean tokiak Loraldesagasti edota Larralde izenak zituen.

    Gerra ostean Soraluzek biztanle asko irabazi zuen, batez ere etorkinak. Hogei urtetan 3.000 bat biztanletik (1.940 urtea) 5.000 biztanle izatera (1.960 urtea) pasa zen.

    Giza presioa handia zenez, etxe asko egin behar izan ziren, batzuk modu ordenatuagoan (Txurruken auzunea, Calonge auzunea) eta beste batzuk hirigintza araudietatik kanpo.

    Azken kasuetako bat Loralde izan daiteke. Berez, tokiak oso kokapena eskasa zuen, batez ere heltzeko: goiko Gabolatsetik edo Arraikuatik joanda bidearen azken zatia trenbidetik egin behar zen, eta tunela zeharkatzen geltokitik etorri eta gero, are gehiago. Garai hartan Barrio Chino ere esaten zitzaion.

    1971 urtean trenbidea itxi zuten, eta gutxira automobilentzat errepidea zabaldu zutenean auzoak asko irabazi zuen. Eta gehiago barruko sahiesbidea egin zenean, XX mende bukaeran.

    XXI mende hasieran auzunearen kale eta pasabideak konpondu zituzten, eta erreka aldean parke txiki bat antolatu: zuhaitzak, jarlekuak eta umeentzako jolasak.


    Bertako etxe eta atariak

    Auzoa erdiko kalearen arabera antolatuta dago, trenbidearen perpendikularrean.

    Etxeak hiru lerrotan daude antolatuta:

    • 1, 3, 5 eta 7 zenbakiak. Kalearen ezkerrean.
    • 9 eta 11 zenbakiak. Aurreko etxeen atzean eta gorago.
    • 2 eta 4 zenbakiak. Kalearen eskuman.

    Eraikitze garaia zein inguruko aldapak kontutan hartuta, etxeek oso irisgarritasun txarra dute, orokorrean.


    Erreferentziak