Errekaldeko zubia (eu)

    Sorapediatik
    (Atxuriko zubia (eu)(e)tik birzuzenduta)
    Errekaldeko/ Atxuriko/ Maspeko/
    Santa Anako zubia
    Atxuriko zubia (Mikel Valero 2019).jpg
    Ibaia Deba
    Urtea 191.
    Mota Harria eta porlana
    Luzeera 28 m
    Zabalera 2 m
    Altuera 5 m
    Erabilera Oinezkoa


    Aurrekariak

    Maspe eta Errekalde auzoak biltzeko asmoa aspaldikoa zen.

    1737 urtean Soraluzeko Udalak Erregeari eta Erret-Kontseiluari eskatu zien herrian edaten zen ardo guztia zergapetu ahal izatea, azunbre (pitxer) bakoitzeko 8 marabediko, modu honetan ganorazko zubia Maspe auzotik Errekaldekora eraikitzeko eta eragozpen handiak sahiesteko[1].

    Itxura denez, ez zuten lortu eta zubia ez zen eraiki.


    Azalpen orokorrak

    Zubi hau izen bereko harpasuak ordezkatzeko egin zuten, 1910 hamarkadan. Sasoi hartakoa da Gabolatseko zubia ere, oso antzekoa.

    Zabaldu zutenean, zubiak Maspe eta Atxuri lotzen zituen, eta hortik Maspeko zubia edo Atxuriko zubia izenak. Gerora, Santa Ana kalea bertara heldu zenean Santa Ana zubia ere esaten hasi zitzaion. Eta Errekaldeko zubia ere, izen zabalduena[2].

    Bitxikeri moduan, alde batetik zein bestetik etxe azpitik pasatzen da, Santa Ana 26 eta Atxuri 13, denetara 58 bat metrotako pasabidea osatuz. Santa Ana aldetik irisgarritasun ona badu ere, Atxuriko aldean estuasunak ditu, eta hamar bat harmailako eskilara ere.

    Gabolatseko zubian bezelaxe, zubiak harrizko bi zutabe eder ditu. Ufala denean urari traba egiten diotelakoan, zubia botatzeko asmoa dago.


    (Handiago ikusteko, gainean sakatu)

    Atxuriko zubia eta etxeak (Mikel Valero 2019)

    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Kontuak

    Berez, Errekaldeko zubia izena ez da zuzena, zubiak Maspe ingurua eta Atxuri kaleak lotzen dituelako; Errekaldea gertu dago, baina ez bertan. Hala ere, izen zabalduena Errekaldeko zubia da.


    Santa Anako zubia eta etxeak (Mikel Valero 2018)

    Etorkizuna

    Gorago jaso den moduan, zubiak irisgarritasun oso eskasa dauka. Gainera, eta teknikoen arabera, ufalak direnean zubi honen harrizko bi zutabeen kontra urak talka egiten du eta, ondorioz, ur maila igotzen da, arriskua handituz; zer esanik ez zuhaitz adar eta enborrak bertan trabatuta geratzen direnean.

    Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokor berriak jasotzen duenez, metro batzuk gorago Errekaldeko pasabide berria eraikitzeko asmoa dago. Eta pasabide berria zabalduta Errekaldeko zubia botako dute.


    Erreferentziak

    1. "...suplicar a su magestad y sennores de su real y supremo Consejo la facultad y conzesión de una sisa de ocho maravedies en cada azumbre de todo el vino que se consume en la villa, para así construir una puente capaz desde el varrio de Maspe al de Recalde, con la cual se evitarían muchas incomodidades" Soraluzeko Udalaren Akta liburua (1737/06/09).
    2. Nahiz eta Errekalde kalea zubitik hainbat metro haratago dagoen.