Astelena asteartea (eu)
Izena/k | Astelena asteartea |
Tokia | Eliz ataria |
Materiala | Ez da behar |
Adina | 6 urtetik aurrera |
Partaideak | 2 gutxienez, 5/7 egokiena |
Eliz atariko eskaileretan jolasten da, frontoiko aldaparen parean geratzen diren eskailera zabaletan. Harrapatzailea eskaileren azpi aldeko tartean egoten da eta aginduak ematen ditu. Gainontzeko jokalariak eskaileren gorengo aldean kokatzen dira jolasari hasiera emateko. Eliz atariko eskalilerak Eskailera bakoitza asteko egun bat da: goitik hasita eta ordenan, astelehena, asteartea… horrela igandera arte. Eta igandearen ostean, azpiko tartea, laugunea infernua da. Horrela, harrapatzaileak aginduak ematen ditu: adibidez, pauso batean asteazkena. Bi pausotan, igandea. Pauso batean, osteguna. Bi pausotan astelehena… eta halako batean, larunbata edo igandean gaudela INFERNUA! oihukatzen du. Orduan, jokalari guztiek beheko laugunea ukitu behar dute hanka batekin eta antxitxika goraino igo. Momentu horretan harrapatutakoa harrapatzaile bihurtzen da.