Armarriak (eu)
Armarriak Soraluzen
Beste herri batzurekin alderatuta, Soraluzek ez ditu armarri asko. Hala ere, hamarretik gora ditu, eta ez nolanahikoak.
Armarri aspaldikoenak herriko leinu zaharrenenak dira: Espilla baserrikoa, Irure Hamengua eta Irure Handikua baserrikoak eta, azkenik, Loiola etxekoa.
Barrokoa da tarte oparoena. XVII mendekoak dira Arregia jauregikoa, Jauregi etxekoa eta Sagarraga torrekoa. Eta barroko berantiarrak (XVIII mendekoak) Armendia baserrikoa, Mendikute dorretxekoa, Salonazpikoa eta Udaletxekoa.
Berrienak, berriz, Mendiolakoa (XIX mendekoa) eta Batzokikoa (XX mendekoa) dira.
Armarrien kokapena
Armarriak
Armarria Tokia Abizena Armendia baserria Armendia Arregia jauregia Irure Espilla baserria Espilla Irure Hamengua baserria Irure Irure Handikua baserria Irure Jauregi etxea Jauregi?
Enparan?Loiola etxea Loiola-Oñaz Mendikute dorretxea Placencia Mendiola baserria Mendiola Sagarraga-torrea Sagarraga? Salonazpi baserria Saloguen
Batzokia Euskal Herria Udaletxea Soraluzeko herria