Aita San Migel Ixurretako (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Aita San Migel Ixurretako
    Egilea/k ezezaguna
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Andres Ezenarro Urzelai >> Jose Ariztimuño Aitzol >> Antonio Zavala
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Jatorrizko letra Euskara batuaz

    Aita San Migel Ixurretako,
    zeruetako glorie,
    agure zarrak dantzan ikusita
    ark egiten jok barrie.
    Agure zarrak dantzan ikusita
    ark egiten jok barrie.

    Aita San Migel Iurretako,
    zeruetako loria,
    agure zaharrak dantzan ikusita
    hark egiten dik barrea.
    Agure zaharrak dantzan ikusita
    hark egiten dik barrea.


    Aita San Migel Soraluzekoa (J.C. Astiazarán 2021)

    Azalpenak

    Abesti hau nahikoa zabalduta dago Euskal Herrian. Amuriza, Tapia eta Leturiak grabatutako Bizkaiko kopla zaharrak[1] diskoan agertzen da.

    Antonio Zavalak Euskal Erromantzeak[2] bere liburuan 5 bertsio jasotzen ditu: Garai, Gernika, Durangaldea...

    Bostgarren bertsioa Soraluzetik etorri zitzaion. Jose Ariztimuño Aitzol zenaren bilduman zegoen, Irunen jaio eta Plazentzian bizi izan zan Andres Ezenarro Urzelai-k bialduta.

    Liburuan argitaratzerakoan gloriye eta barria idatzi beharrean glorie eta barrie zuzendu zuten.


    Erreferentziak

    1. Bizkaiko kopla zaharrak. Aita San Migel Iurretako. Amuriza, Tapia eta Leturia (Elkar 2002).
    2. Euskal erromantzeak-Romancero vasco. Antonio Zavala (Sendoa argitaldaria-Auspoa Liburutegia 1998).