Ramon de Gorosta (eu)

    Sorapediatik
    Ramon de Gorosta
    Ramon de Gorosta. Argazkia.jpg
    Jaio 1834
    Hil 1889
    Profila Armagilea
    Josulaguna


    Armagilea

    Ramón de Gorosta Soraluzen jaio zen 1.834 urtean, lehen karlistada puri-purian zegoela.

    Familiak bataiatzera eraman zuenean, zubia gordetzen ari ziren soldadu liberalek ia errekara bota zuten, baina azken momentuan bolondres karlistek salbatu zuten.

    Hamabi urtetan etxeko arma tailerrean lanean hasi zen. Tailer hau herriko onenetarikoa zen, eta bertan egindako fisul, karabina eta pistolak Soraluzeko Erret Arma Fabriketara bidaltzen zituzten, aztertzeko.

    1858 Orbaizetara joan zen, munizio fabrikara, bi urtetako kontratuaz. Bi urte geroago Soraluzera itzuli zen, eta handik Madrilgo Maestranzara, 500 errealeko soldata ederraz. Ohiko lanaz gain, hainbat asmakizun egin zituen, beti ere armen esparruan.


    Josulaguna

    1862 urtean amak baimena eman zion Josu Lagundian sartzeko. Puerto de Santa Maria-ra joan zen, noviciadoa egitera. Ordutik hil artean erizaina aritu zen, batez ere txiro eta behartsuen artean.

    1889an biriketako minaz (tuberkulosia) hil zen, Murciako San Jeronimo egoitzan.

    Liburuak

    Ramon de Gorostari buruzko bi liburu idatzi dira:

    Aurrekoarean ardatza Gorostaren bizitza erlijiosoa da. Ramiroren liburuan, berriz, Ramón-en langile urteak kontatzen ditu, Soraluzeko lan sistema eta giroa luze eta zabal azalduz.


    Irudiak

    Handitzeko sakatu <gallery>

      Ramon_de_Gorosta._Kontratua.gif        | Orbaizeta lantegiko kontratua (1858)
      Vida_del_Hermano_R._Gorosta._Azala.jpg | Vida del Hermano R. Gorosta
      Ramon_de_Gorosta._Azala.jpg            | Ramón de Gorosta (1834-1889)
    

    </galery>


    Erreferentziak