Azalia baserria (eu)
Azalia | |
---|---|
[[Fitxategi: | 400px | frameless | center]] | |
Izen formala | Azaoleaga |
Bailara | Txurruka auzoa |
Altuera | 555 metro |
Hedadura | 13 hektarea |
Kaletik | 5,2 kilometro |
Bertako familia
Lopetegi - Smikopsky
Baserriarekin lotutako kontuak
Orain dela 250 urte Santa Anako Komentuko Agustindarrak ziren baserriaren jabe. Pascual Madozen Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar liburu ospetsuan (1846-1854) aipatzen da:
LEGARDA: cas. del valle de Ezozia, en la prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia.
Gaur egun Osintxun bizi den Joxe Mari Telleria Oregi jabearen aittaittak erosi zuen baserria. 1976 urterarte bizi izan ziren baserrian. Ondorengo urteetan astoak izan dituzte pinadiak garbitze aldera, baina gaur egun ez dute abererik.
Zelaiak eta basogintzan dihardute. Bertan ez da inor bizi, baina aurki (2015) jarriko dira bizitzen, obrak bukatu bezain pronto. Jauregia jatorrizko egoerara bueltatzeko lanetan, kontratista ausarta goitik behera erori zen, baina ez zitzaion ezer graberik gertatu: hiru aste ohetik mugitu barik eta sendatu zen zeharo!