Eibarko Armagintza Museoa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Osatu barik}} ::<small>Arma Museoko sarrera itzultzeko, sakatu hemen</small> ''(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)'' ==Museoa zertan den== '...)(r)en berrikusketa, ordua: 19:49, 23 martxoa 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    
    Arma Museoko sarrera itzultzeko, sakatu hemen

    (argazkiak handitzeko, sakatu gainean)

    Museoa zertan den

    Armia - Eibarko Armagintza Museoak Eibarko industriaren bilakaera guztia -eta nola ez, armagintzarena- islatuko duen ibilbidea eskaintzen du, XVI. mendetik hasi eta gaur egun arte. Eibarko Udalak sortu zuen, Armeria Eskolaren Museo zaharreko arma-bilduma oinarritzat hartuta, eta gerora erosi eta dohaintzan jaso diren armak gehituta.

    Bildumak 1000 arma inguru ditu: suzko arma motzak eta luzeak, eta arma zuriak, suzko motzak izanik ugarienak. Pieza batzuk Eibarren eta inguruko herrietan egindakoak dira, eta beste batzuk, berriz, atzerritik ekarritakoak. Nahiz eta arma gehienak XIX eta XX. mendeetakoak izan, XVI. mendekoa da bildumako armarik zaharrena.


    Bisitak antolatzeko

    Armagintzaren Museoa Eibarren dago, Bista Eder kalean, 10 zenbakian (telefonoa 943 708 446).

    Bisita antolatzeko, edo bisita birtuala egiteko, sakatu hemen


    Soraluzen egindakoak

    Eibarko Armagintza Museoak Soraluze egindako hainbat pieza gorde eta erakusten ditu:


    Zer Azalpena
    Arma mota Aurrekarga pistola
    Egilea Erret Lantegiak
    Noizkoa 1.815
    Oharrak


    Txispa giltzadun pistola (Astiazarán 1857)
    Zer Azalpena
    Arma mota Aurrekarga pistola
    Egilea Juan Francisco Astiazarán?
    Noizkoa 1.857
    Oharrak


    Erreferentziak