Manuel Tapia (eu)
Manuel Tapia Ballesteros | |
---|---|
[[Fitxategi: | 300px | frameless]] | |
Jaio | 17..? |
Hil | 18..? |
Profila | Militarra, musikagilea |
Bizitza
Manuel Joaquin Francisco Tapia Ballesteros-en bizitzari buruz zertzelada batzuk baino ez dauzkagu.
Ez dakigu noiz eta non jaio zen. Militarra zen, eta Soraluzeko Erret Arma Lantegian lan egin zuen, Erregetxe berriaren (1809-1976) atezain. Gainera, soraluzetar batekin ezkondu zen 1816-05-06ean, Manuela Asencia Vergara Larreategui andrearekin hain zuzen.
Soraluzen edo Bilbon ezkondu ziren ez dakigu. Soraluzeko parrokiaren fondoan ezkontza ziurtagiria besterik ez da gordetzen. Jatorrizko partida Bilbon omen dago, Asturiaseko 1. Infanteria Batailoiaren fondoan, Ezkontza, Bataio eta Hildakoen liburuan.
1817. urtean Soraluzen atezain zegoen. Litekeena da urte batzuk aurretik herrira destinatuta etorri, bertan Manuela Ascensia ezagutu eta ezkondu. Eta jatorrizko ezkontza partida bere Batailoiaren fondoan gordeta geratzea.
Manuela Ascensia honetaz ere dudak daude, izen-abizen bereko andrerik ez baita artxibategietan ageri. Bada Manuela Ascensia Vergara Aritia izenekoa, Soraluzen 1792-05-18an jaioa. Urte haietan bada Vergara Larreategui izeneko familia ere, ume asko izan zituena, baina ez da Manuelarik haien artean.
1829-10-22an, berriz, José María Tapia Vergara izenekoa jaio zen. Aita, Manuel Tapia Ballesteros eta ama Manuela Vergara Sarriategui (hau da, segururena Larreategui, baina gaizki idatzia). Aurreko kasuaren moduan, Soraluzekoa bataio ziurtagiria baino ez da: jatorrizkoa Valladoliden dago, San Esteban parrokiaren gudari fondoan, 139 orrian. Hemen ere ez dakigu José María Soraluzen jaio zen, eta jatorrizko bataio ageria batailoiak gorde, ala Valladolid-en bertan jaio. Hala izan balitz Manuel Tapia bertara destinatuko zuten, eta familia guztiarekin joan zen.
Dena dela, familia Soraluzera bueltatu omen zen. Semea, José María Tapia Vergara, Soraluzen hil zen, 1850-09-15ean. Eta 1880-07-09ean Asencia Vergara izenekoa hil zen Soraluzen; Manuel Tapiaren emaztea balitz 88 urte izango zituen.
Lana
Manuel Tapia honek Canción dedicada al Rey y a la Reyna N.S.Q.D.G. izeneko abestia osatu zuen, 1817. urtean, Erret Arma Lantegian atezaina zela artean.
Abestia ez da Soraluzen ezagutu, baina Madrilgo Liburutegi Nazionalean gorde izan da orain arte.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Erreferentziak
Canción dedicada al Rey y a la Reyna N.S.Q.D.G. (jatorrizko partitura). Madrilgo Liburutegi Nazionala (Librería Nacional de Madrid)