Armagintza I ibilbidea (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Ibilbide honek Soraluzen geratu diren armagintzaren aztarnak erakusten ditu.

    Ibilbidea bikoitza da: zubi nagusitik irtenda, alde batetik Olearaino doa eta bestetik Mutxaneko olara. behar bada, bi zatitan egin daiteke.

    Mapa kargatzen...


    1. zatia: Zubi nagusitik Olearaino

    Zubi nagusian, errekan gora begiratu eta Erregetxe zaharra topako dugu.

    Errekan behera begiratu eta polikiroldegia. Baina bertan zegoen Fabrika zaharra, S.A. Euscalduna-k jasota 1866 urtean, eta 1.975an eraitsia.

    Hortik Plaza Zaharrera Kalebarrenetik, eta Batzokiaren ondora jo. Malmeroneko presa begiratu, beherago errota zegoen eta (ola, ogi-errota eta zentrala hurrenez hurren).

    Segi Erregetxera, baina Goikokaletatik. Erregetxeko karkaba ikusiko dugu, Zabaleta erreka estaltzeko eta Erregetxea aurrean esparru zabala egiteko.

    Behin Erregetxean, segi gora Kotxebidetik geltokiraino. Bertan Erregetxeko eguzki erlojua dago.

    Trenbidetik aurrera egiten badugu Keixeta errekaraino helduko gara. Trenbidearen beste aldean Olea eta bere antepara.


    1. zatia: Zubi nagusitik Mutxaneko olaraino

               43.177112,-2.415398~ Fabrika berria;
               43.177674,-2.417725~ Olabarrenako presa;
               43.177672,-2.418547~ Olabarrena;
               43.177970,-2.420517~ Igarate; 
               43.176556,-2.420567~ Errotabarri;
               43.175201,-2.421751~ Errotabarriko presa;
               43.174978,-2.421945~ Barrena;
               43.173200,-2.422800~ Sagarraga;
               43.172475,-2.425807~ Ospittal iturri;
               43.171800,-2.426100~ Mutxaneko etxe zarra
    

    Labaderogainean gaudela, Maltzagarutz hartuko dugu, errekaren ezkerretik (Errabal kaletik) edo eskumatik (Kalebarrenetik). Erreka ondotik jarraituko dugu Igaratera heldu arte (550 m). Eskumatik etorri bagara, Mendiola industrialdera heltzerakoan oinezkoentzako zubia zeharkatuko dugu.

    Igaraten ezkerrera hartuko dugu, Sagar-erreka bidetik gora, San Martzialeko bidegurutzera heldu arte (450 m). Pixka bat lehenago bi baserri zeuden, beraien izenez armagintzakin lotuak: Galtzairukoa eta Barrena. Lehenak zutik dirau, eta bigarrena Tornilleria Oruesagasti dagoen tokian zegoen.


    Sagarraga baserria (Eli Lakuesta)

    Sagarraga industrialdea

    San Martzialerako bidea ezkerrean utzi, eta aurrera egiten badugu Sagarraga industrialdera helduko gara (300 m).

    Industrialdea hau zabortegi baten gainean eraiki zuten. Aspaldi batean, zaborra kamioiz jasotzen hasi zirenean, errekara botatzen zuten. Maltzagarako bidean, Igarate pasa eta gero izaten zen. Zaborra bota eta bota, erreka bidea estutzen zen puntu hartan; baina ufala zenean, urak zabor gehienak eroaten zituen errekari bidea berriro zabaltzen nolabait.

    Gauzak zuzendu nahian, Udalak Sagar-errekan eraiki zuen zabortegia, Sagarraga baserritik gora. Erreka estali zuten tunel batekin eta zaborrarekin sakona betetzen hasi ziren. Handik urte gutxira zabortegia txiki geratu zenez, behe aldetik zabaltzea erabaki zuten. Horretarako Sagarraga baserria erosi eta bota zuten (1972 urtean, gutxi gora behera). Urte askotan baserri hau Conde del Valle-rena izana zen, baina azken urteetan bertako biztanlea zen jabea.

    Baserria desagertzear zegoela, Ramiro Larrañagak artikulua argitaratu zuen Boletin de la R.S.B.A.P. aldizkarian, Sagarraga: casa solar y ferrería izenekoa.

    Ramiroren deiari erantzunez, Felix Abarrategi herrikosemeak armarria gordetzen saiatu zen: goiz batean Sagarragara joan zen, eta berau botatzen ari ziren langileei 500 pezeta eskaini zien armarria gordetzeagatik. Hauek baietz, baina iluntzean berriro gerturatu zenean pareta denak eta armarria desagertuta zeuden.


    Ospital iturri (J.C. Astiazarán 2016)

    Ospital iturri

    Sagarraga industrialdetik gora, autopistako zubitik pasa eta segituan helduko gara Ospital iturrira (200 m). Beste izen batzurekin ere ezagutu izan da iturri hau: Kukupeko iturria, Jubilatuen iturria, Agureen iturria

    Kontrakoa ematen badu ere, izena ez datorkio Soraluze Ospital zaharretik (gaur eguneko Zahar-egoitza). Garai batean Sagarraga etxeari Nafarranekua ere esaten zitzaion. Izenak nafarreriarekin (biruela) lotura izan dezake: Sagarraga baserria herritik kanpoan dagoenez eta aldiberean gertu, oso toki aproposa zen hospital gisa erabiltzeko ospital moduan gaixotasun kutsakorrak zirenean, eta hortik Ospittal iturri.

    Ramiro Larrañagaren aipatutako artikuluan jasotzen denez, Juan de Arteaga izenekoak sei hilabete eman zituen bertan, nafarreria jota zegoelako; eta Pedro de Sagarraga izeneko bati 1597 urtean bi aldiz erre zioten etxea, bertan nafarreriak jotako sendiak hil zirelako eta modu honetan kutsadura ekiditzeko.


    Sagarraga ola (Mutxaneko etxe zarra) eta putzua

    Ospittal iturri pasa eta metro batzuk aurrerago erreka aldera jaitsiko gara[1].

    Errekan bertan Sagarraga olaren aztarnak ikus daitezke oraindik: presa edo antepara, ubidea, olaren paretak… Garai batean, presari Mutxan presa esaten zitzaion, eta olari Mutxaneko etxe zarra (ikus Javier Martín Lapeyra-k idatzitako La traída de aguas de Sagar-erreka a Eibar). Goian aipatutako Pedro de Sagarragak 950 moskete egin zituen 1597 urtean.

    Pixkat gorago 1,70 metro inguruko sakonera duen putzua topako dugu, bainurako aproposa, ur freskoa gustukoa izanez gero. Automobilak zabaldu baino lehen ohitura handia ei zegoen herrian bertara joateko.

    Beheraxeago bolatokia eta jatorduetarako lekua ere bazegoen, santanderinoen bolatokia esaten ziotena, bolo palman jokatzeko erabiltzen zutena. Autopistako lanak zirela eta, gaur egun desagertuta dago.


    Sagar-errekako ibilbidea

    Errepidetik gora jarraitu nahi eta gero, Sagar-errekako ibilbidea


    Erreferentziak

    1. 2017. urte bukaeran irisbide berria egin zuten, askoz erosoagoa.