Teknologia: argi-mukizko giltza (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Argi-mukizko giltza teknologia Arkabuz guztiek erabilera ia berbera dute; hau da, piztutako argi-mukia ''belarri''ra edo almetxara giltza baten bidez eraman, bertako polbo...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:46, 6 otsaila 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Argi-mukizko giltza teknologia Arkabuz guztiek erabilera ia berbera dute; hau da, piztutako argi-mukia belarrira edo almetxara giltza baten bidez eraman, bertako polbora mehea pizteko eta tiroa egiteko.

    Aldatzen dena giltza da. Beti argi-mukizko giltza izanda, gutxienez hiru sistema erabili ziren: S giltza, serpentina eta katua.


    S giltza

    Teknologiaren beharra

    Sarrera nagusia: Eskuzko trumoiak (eu)

    Argi-mukizko giltza sortu baino lehen, sua eskuz ezartzen zen armaren belarrian.

    Sistema honekin bi soldadu behar ziren tiro egiteko: bata arma eusteko eta destatzeko[1], eta bigarrena piztutako argi-mukia eskuz belarrira eramateko. Soldadu bakar batek ezin zuen aldi berean polbora piztu eta arma ondo destatu; beraz, tiro egin behar zuen etsaiarengandik oso gertu, horrek dakarren arriskuarekin.

    Horregatik giltzak sortu ziren; hau da, sua armaren belarrira eramateko mekanismoak.

    Lehenak argi-mukizko giltzak ziren. mekanismoaren punta batean piztutako argi-muki zatia zuten eta, soldaduaren mugimendu errez batekin, mekanismoak sua armaren belarrira eramaten zuen. Hasierakoetan piztutako argi-mukiak zuzenean jotzen zuen belarria, baina almetxa[2] jarri zutenean, bertan zegoen polbora pizten zuen, honek belarritik kainoi barruraino pasatzeko.

    Modu honetan soldadu bakar batek arma destatu eta, begiratu gabe, tiro egin zezakeen.


    S giltza

    Lehengo argi-mukizko giltzek oso mekanismo erreza zuten: S formadun palanka bat, kutxan ondo lotuta, eta goiko aldean argi-mukia lotzen zen. Nahikoa zen argi-muki hau piztu (beste argi-muki batekin), armaren kutxa aurpegiaren kontra jarri, ondo destatu eta palankari gora eragin: argi-mukia behera etorriko zen, belarrira, polbora piztuz.

    Hori bai, atzerako indarrez aurpegiak ondo minduta geratzen ziren. Gainera, hurrengo tiroa prestatzeko giltza eskuz atzeratu behar zen.


    Serpentina giltza erabiltzen duen arkabuza

    Serpentina

    Tiroa botatzerakoan giltza atzera eskuz ez eramateko, eta denbora aurrezteko, serpentina[3] asmatu zen.

    Gainera, mekanismo osoa kutxa barruan gordetzen zen, modu honetan ez zela zikintzen ezta bustitzen. Kanpotik bakarrik almetxa eta palanka luze bat ikusten ziren.

    Palanka hori sakatuta, beste baten bidez argi-mukia behera ekartzen zuen, polbora piztuz; eta malguki laua zuenez, lehen palanka askatzerakoan malgukiak mekanismo osoa atzera ekartzen zuen, argi-mukia gora eramaten.

    Serpentina giltzetan belarriaren ondoan almetxa agertzen zen, bertan polbora mehea jartzen zela. Modu honetan sua belarritik kainoi barrura sartzen zen, bertako polbora piztuz.


    Katua giltza bere argi-mukiaz

    Katua

    Serpentina giltzaren ostean katua asmatu zen. Mekanismo osoa kutxa barruan izkutatu zen, eta aurreko aldean katua izeneko pieza txikia erantsi zitzaion, palankari eragiteko.


    Erreferentziak

    1. Apuntatu.
    2. Almetxa edo kazoleta. Belarri ondoko erretilu txikia, polbora mehea jartzen zen tokia.
    3. Serpentin izena argi-mukia eusten zuen piezatik dator, suge forma ematen zitzaion eta.