Kutxagile gremioa (eu)
Lanaren azalpena
Kutxak (egurrezko piezak) lantzen zituzten, eta bertan kainoia, giltza eta aparejoak muntatzen zituzten.
Kainoia, giltza eta aparejoak aurretik aztertuta zeuden (kalitate kontrola pasata).
Lan egiteko era
Florencio Josep de Lamot-en Mapa Topographica de Plasencia agertzen den irudiak oso ondo erakusten du lan egiteko era.
Lantegian kulata andana ikusten da, bukatuta eta ondo lerrokatuta beraien apaletan. Ofizial batek, mutilak lagunduta, beste batek ekarritako intxaur egurra pusketatan mozten du. Eta beste bi mahaietan ofizial bat fusil-kulata lantzen ari da, eta bigarrena pistoloi-kulata.
Arropak ere bitxiak dira: gerriko moduko amantal motza erabiltzen dute.