Ascensio Gurruchaga (eu)

    Sorapediatik
    Ascensio Gurruchaga Odriozola
    (Don Ascensio)
    Ascensio Gurruchaga. Parrokian organoa jotzen.jpg
    Jaio Nuarbe, 1918
    Hil Donostia, 2001
    Profila Abadea, musikaria


    Lehengo urteak

    Nuarben (Urrestila, Azpeitia) jaio zen 1918ko maiatzaren 5an.

    Hamairu urte zituela aitak Azpeitiako organo jolearengana bidali zuen, solfeoa, pianoa eta organoa ikastera. Izan ere, urte hartan Pako bere anaia, Nuarbeko parrokian armonioa jotzen zuena, Bilbora joan zen bizi izatera. Modu honetan Ascensio Nuarbeko armonio-jolea bihurtu zen.

    Lau urte geroago, 1935. urtean, Pako anaiak Bilbora deitu zuen, San Mameseko Misericordian organo jolea eta solfeo irakaslea izateko. Urte haietan musika zaletasuna piztu zitzaion.

    1940. urtean Gasteizko Apaiztegian sartu zen, eta Gasteizko ikasketak iraun bitartean Apaiztegiko Kapera Nagusiaren organojolea izan zen.

    1951.ko ekainak 25ean Donostiako apezpikuak, Jaime Font y Andreuk, abade ordenatu zuen beste hogeitabat lagunekin. Lehengo meza Nuarben eman zuen egun batzuk geroago, uztailak 8an hain zuzen. Bitxikeri gisa, abade 'tanda' hartan Jose Maria Setién zegoen, geroago Donostiako apezpikua izango zena.


    Soraluzeko urteak

    Ordenatu eta gutxira, irailerako, Soraluzera bidali zuten koadjutore; ia hasieratik parrokiako organojolea izan zen, eta Gau Gurtzaren zuzendari espirituala.

    Gainera, Santa Ana komentuko kapilaua izan zen, mojak Astigarragara joan ziren arte (1975). Urte hauetan komentuan bizi zen, eta 1975. urtetik aurrera Zahar-egoitzara pasa zen bizi izatera.

    Organo jole moduan zuen ospeagatik, aukerak izan zituen karrera egiteko: Zaragozako 'El Pilar, Valladolid, Donostiako Artzai Ona katedrala... Baina nahiago izan zuen Soraluzen geratu.

    Jubilatzerakoan, azken urteak Itziarren eman zituen, gaixorik. Donostian hil zen, 2001. urtean.


    Musika lanak

    Arestian esan genez, bertako organojolea izan zen etorri zenetik. Ez zuen inolako kontzerturik eman, baina meza zati batzuk (Ofertorioan, esateko) aprobetzatzen zituen pieza ederrak jotzeko.

    Musikaren arloan laguntza handia eskaini zien herriko hainbat eta hainbat talderi: parrokiko abesbatzaren laguntzailea izan zen, Mariaren Alaben abesbatzaren zuzendaria, Ezoziko Ama abesbatzaren sortu zuen, piano irakaslea izan zen, Allegro zortzikotea zuzendu zuen, harriko banda eta txistulariekin ere aritu zen, Soraluzeko Ametsa ikastola eta Blue Bells taldea sortzen lagundu zituen...

    Soraluzen zela armonia ikasketak egin zituen, Escudero maisuarekin[1]. Lan gutxi idatzi zituen, segururena Ezoziko Amaren ereserkia izango da ezagunena[2]; Letra, berriz, Anton Oregi-rena da.


    2017. urteko omenaldia

    2017. urtean Iñigo Alberdik dohaintzan eman zion Soraluzeko Udalari Don Ascensio Gurruchagaren funtsa. Urte hartan bertan ordenatu eta katalogatu egin zuten.

    Alde batetik, bere bizitza eta lanari buruzko erakusketa antolatu zen. Polikiroldegian egin zen, ekainaren 2tik 17ra.

    Bi kontzertu ere antolatu ziren. Aurreko kontzertua ekainak 17a bertan egin zen, eta herriko artisten esku egon zen: txistulari banda, Ezoziko Ama abesbatza eta organoan, berriz, Iñigo Alberdi bera.

    Egitaraua honako hau izan zen, bertan Don Ascensioren bi lan abestu zirela:

    • Preludioa (J.S. Bach)
    • Izar ederra (F. Escudero)
    • Kontrapasa (Ezezaguna /I. Aranburu)
    • Goizian goizik (Herrikoia/Martin Gorostidi)
    • Aita gurea (Aita Madina)
    • Santa Ageda (Herrikoia /A. Gurruchaga)
    • Artzai gaztearen doinua (Aita Donostia)
    • Gloria (I. Perosi)
    • El himno eucarístico (I. Busca Sagastizabal)
    • Oinazez (Aita Donostia)
    • Gernika (P. Sorozabal)
    • Ezoziko Ama (A. Gurruchaga)



    Don Ascensdio Gurrutxagaren omenezko ekitaldiei Bilboko Euskeria Abesbatzak urriaren 28an parrokian eskainiko duen kontzertuarekin emango zaie amaiera.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. Francisco Escudero Garcia de Goizueta. Wikipedia (euskaraz)
    2. Ez nahastu abesten ohi den ereserkiarekin, azken hau Policarpo Larrañagarena da.