Goikokaleta (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Goikokaleta Kalebarren goiko aldean dago. Erderaz la cuesta de la Obe ere esaten zaio, bertan dagoen dendarengatik. Plaza Barriko goiko aldean hasten da, eta Plaza Zaharrean bukatu. 50 bat metro luze da, eta 3-5 metro zabal.

    Hegoaldetik etxeak ditu, Kalebarreneko etxe bakoitiak hain zuzen. Iparraldetik Etxaburueta kalea eta Erregetxea dauzka.

    Kale honek ez dauka etxebizitzarik esleituta, nahiz eta etxe batzuk bertatik izan sarrera.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuenean, eta harresiak eraikitzeko, Goikokaleta hiribildu barruan geratu zen. Etxe batzuk atzekaldean duten irteerak kontutan hartuta, bertan ortuak izango ziren, etxe bakoitzak berea.

    Azkenik, Erregetxea egin zutenean, 1805-1809 urteetan, Zabaleta erreka estali zuten, eta karkabari Goikokaletatik eman zioten sarrera.


    Kalebarrengo zenbaki bakoitiak

    Kaleak aldapa behera egiten duenez, Kalebarreneko behe solairuko hainbat lokalek kale honetara dute lehioak.

    1. zenbakia

    Goikokaleta hemen hasten da. Gerra aurrean taberna zegoen, eta andra jabeari Bolia esaten zioten. Gero Elduaien altzari denda zabaldu zuten, urteetan. Gaur egun Bolia izeneko taberna dago bertan.

    Etxaburueta 1. zenbakia

    Nahiz eta Goikokaletan egon, etxe honen zenbakia Etxaburueta kaleari dagokio. Urteetan Comercio Arcelus egon da bertan, gaur egun ere zabalik dagoela. Bertako saltzailea Anastasia Obe zen, eta hortik dator kalearen erdal izena: la cuesta de la Obe.

    5. zenbakia

    Eibarko Solozabal autoeskola bertan dauka bulegoa.

    7. zenbakia

    Kalebarreneko etxe honek, berria egin zutenetik, Goikokaletan dauka ataria. Gainera, lokal komertzial txikia dago, inoiz erakuslehiotzat erabilita.

    9. zenbakia

    Oruesagasti botikaren lehioak agertzen dira.

    11. zenbakia

    Etxe honen lehen solairuko etxebizitza batek Goikokaletatik dauka sarbidea.

    13. zenbakia

    Anbulategia. Puntu honetan Goikokaleta plaza Zaharren parean dago, Anbulategiaren beheko solairuaren pare. Jaietan inguru hau prestatzen dute zezenak gordetzeko, sokamuturretan.


    Etxaburueta eta Erregetxeren aldea

    Etxaburueta 1. zenbakia

    Honen parean, garai batean, mariatrebolinaka jolasten zen, Etxaburueta eta Goikokaleta arteko desnibela aprobetxatuz.

    Zabaleta errekako karkaba

    Kalebarrenen 9. zenbakiaren parean, Erregetxea egin zenean estali zen (1805-1809). Gerra garaian babestokitzat erabili izan zen.


    Erreferentziak