Ascensio Gurrutxaga (eu)
Ascensio Gurruchaga Odriozola (Don Ascensio) | |
---|---|
Jaio | Nuarbe, 1918 |
Hil | Donostia, 2001 |
Profila | Abadea, musikaria |
Lehengo urteak
Nuarben (Urrestila, Azpeitia) jaio zen 1918ko maiatzaren 5an.
Hamairu urte zituela aitak Azpeitiako organo jolearengana bidali zuen, solfeoa, pianoa eta organoa ikastera. Izan ere, urte hartan Pako bere anaia, Nuarbeko parrokian armonioa jotzen zuena, Bilbora joan zen bizi izatera. Modu honetan Ascensio Nuarbeko armonio-jolea bihurtu zen.
Lau urte geroago, 1935. urtean, Pako anaiak Bilbora deitu zuen, San Mameseko Misericordian organo jolea eta solfeo irakaslea izateko. Urte haietan musika zaletasuna piztu zitzaion.
1940. urtean Gasteizko Apaiztegian sartu zen, eta Gasteizko ikasketak iraun bitartean Apaiztegiko Kapera Nagusiaren organojolea izan zen.
1951.ko ekainak 25ean Donostiako apezpikuak, Jaime Font y Andreuk, abade ordenatu zuen beste hogeitabat lagunekin. Lehengo meza Nuarben eman zuen egun batzuk geroago, uztailak 8an hain zuzen. Bitxikeri gisa, abade 'tanda' hartan Jose Maria Setién zegoen, geroago Donostiako apezpikua izango zena.
Soraluzeko urteak
Ordenatu eta gutxira, irailerako, Soraluzera bidali zuten koadjutore; ia hasieratik parrokiako organojolea izan zen, eta Gau Gurtzaren zuzendari espirituala.
Gainera, Santa Ana komentuko kapilaua izan zen, mojak Astigarragara joan ziren arte (1975). Urte hauetan komentuan bizi zen, eta 1975. urtetik aurrera Zahar-egoitzara pasa zen bizi izatera.
Organo jole moduan zuen ospeagatik, aukerak izan zituen karrera egiteko: Zaragozako 'El Pilar, Valladolid, Donostiako Artzai Ona katedrala... Baina nahiago izan zuen Soraluzen geratu.
Jubilatzerakoan, azken urteak Itziarren eman zituen, gaixorik. Donostian hil zen, 2001. urtean.
Musika lanak
Arestian esan genez, bertako organojolea izan zen etorri zenetik. Ez zuen inolako kontzerturik eman, baina meza zati batzuk (Ofertorioan, esateko) aprobetzatzen zituen pieza ederrak jotzeko.
Parrokiko abesbatzaren laguntzailea izan zen, Mariaren Alaben abesbatzaren zuzendaria, Ezoziko Ama abesbatzaren sortu zuen, piano irakaslea izan zen, Allegro zortzikotea zuzendu zuen, Soraluzeko Ametsa ikastola eta Blue Bells taldea lagundu zituen...
Soraluzen zela armonia ikasketak egin zituen, Escudero maisuarekin[1]. Lan gutxi idatzi zituen, segururena Ezoziko Amaren ereserkia izango da ezagunena[2]; Letra, berriz, Anton Oregi-rena da.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Erreferentziak
- Ascensio Gurruchaga. Diario Vasco (2003)
- ↑ [Francisco Escudero Garcia de Goizueta https://eu.wikipedia.org/wiki/Francisco_Escudero]. Wikipedia (euskaraz)
- ↑ Ez nahastu abesten den ereserkiarekin, azken hau Policarpo Larrañagarena da.