Dolmenen ibilbidea (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Mapa (eu) | izena = Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94 | irudia = Argazkirik_ez.jpg | egilea = Debegesa | urtea = 200. | hiria = | tamaina = }} ==Mapa zertan d...)(r)en berrikusketa, ordua: 22:02, 17 azaroa 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94
    Egilea Debegesa
    Urtea 200.
    Hiria
    Tamaina
    Argazkirik ez.jpg


    Mapa zertan den

    Mapa honek Dolmenen ibilbidea (PR-Gi 94) erakusten du. Erakusten ditu, hobeto esateko, delako ibilibide hori bostetan bereizten duela:

    • PR-Gi 94. Elgoibar - Karakate
    • PR-Gi 94. Soraluze - Gizaburua
    • PR-Gi 94. Bergara - Iturriberri
    • PR-Gi 94. Karakate - Iturriberri
    • PR-Gi 94.2 Kurutzebakar - Iturriberri (Aizpuruko saihesbidea)

    Mapak bide bakoitzeko bere ezaugarriak, azalpenak eta profil altimetrikoa erakusten ditu. Gainera, Elosua-Soraluze Estazio Megalitikoaren azalpen orokorra ekartzen du, hainbat argazkiz lagunduta. Testuak euskaraz eta gazteleraz daude.

    Mapa Debegesak atera zuen, erakunde hauen laguntzaz: Soraluze, Elgoibar eta Bergarako Udalak, Leader Europako programa eta Gipuzkoako Mendizale Federakuntza.


    Soraluzeri buruzkoak

    Bide horietatik bat (Soraluze - Gizaburua) Soraluze udal esparruan dago, eta bigarren bat (Karakate - Iturriberri) Soraluze eta Elgoibar arteko mugetatik doa.


    Bitxikeriak

    Arribiribiletaren argazkia dauka, baina oraindik etzanda.


    Erreferentziak