Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa (eu)
Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa | |
---|---|
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | |
Kokapena | Mendigain |
Mota | Ondarea |
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Azalpena
Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa Urola eta Deba ibaien arroa banatzen dituen mendilerroan dago, Elosua herriaren eta Karakateko gailurraren artean.
Bertako monumentuak Soraluze, Elgoibar, Bergara, Azkoitia eta Antzuolako udalerrietan sakabanatuta daude. Iturriaren arabera kopurua desberdina da, baina guztira 19 monumentu izendatu izan dira (7 trikuharri, 11 tumulu eta zutarri bat):
- Agerreburu. Bergarako trikuharria.
- Aizpuruko Zabala. Soraluzeko trikuharria.
- Aizkoin. Soraluzeko tumulua.
- Arribiribilleta. Soraluzeko zutarria.
- Atxolin. Soraluzeko trikuharria.
- Atxolin Txiki. Soraluzeko tumulua.
- Egizabalko Muñoa. Bergarako tumulua.
- Frantsesbaso. Beragarako trikuharria.
- Gizaburua. Soraluzeko tumulua.
- Iruiya. Soraluzeko trikuharria.
- Irukurutzeta. Soraluzeko trikuharria.
- Keixeta. Bergarako tumulua.
- Keixetako Egiya (hegoaldea). Bergarako trikuharria.
- Keixetako Egiya (iparraldea). Bergarako tumulua.
- Kutzebakaar. Bergarako tumulua.
- Maurketa. Bergarako tumulua.
- Naasiko Goena. Soraluzeko tumulua.
- Pagobedeinkatu. Soraluzeko tumulua.
- Trekutz. Bergarako tumulua.
Euskal Herriko arkeologia orokorra eta, bereziki, Deba bailarakoa aztertzerakoan, garrantzia handia du estazio megalitiko honek.
Megalito multzo hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoan zehaztuta dauden beste 27rekin batera, Eusko Jaurlaritzak ekainaren 24ean ateratako 137/2003 Dekretu bidez Sailkatutako Kultur Ondasun izendaturik dago, Monumentu multzo kategoriarekin.
Hegaldia ikusteko sakatu hemen
http://www.euskal-herria.org/megalito/eremu/768
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Bisita
Karakatetik Irukurutzetara
Mendilerro horretako hainbat megalito Karakatetik bisita daitezke; Soraluzetik errepidea igotzen da Karakateraino, autoz joan nahi izanez gero. Karakatetik, ekialde-hegoekialderantz doan mendilerroari edo gailurren segidari jarraitu behar zaio.
Karakatetik kilometro eta erdi eskasera, Gizaburuako tumulu hondatua bistaratuko dugu lehenbizi. Bideari jarraituz, 250 metrora, Idoiako (Idoi) zelaigunearen hegoaldeko muturrean, inguruneari izena ematen dion putzutik 60 metro hegoaldera, hortxe da Iruiyako trikuharria, harkaitz batzuen ondoan.
Norabide berari jarraituz, 600 metro ingurura, Atxolingo trikuharria dago; Atxolin gainaren altuera zehazten duen erpin geodesikoaren ondoan, hain zuzen. Ekialderantz jarraituta, 100 metrora, Atxolin Txikiko tumulua bistaratuko dugu. Aizkoingo tumulua 170 metro hego-ekialdera dago, eta 200 metrotara ekialde-hegoekialderuntz Pagobedeinkatuko tumulua. Noranzko berean aurrera, 300 metrotara, Naasiko Goenako tumulua dago. Eta 500 metro aurrerago, norabide berari eutsita betiere, Kutzebakaarreko tumulua.
Puntu horretan, hego-hegomendebaldera 400 bat metro jaitsiz gero, Aizpuruko Zabalako trikuharria begietsiko dugu. Kutzebakaarretik bertatik ekialde-iparekialderantz jarraituta, berriz, Arribiribilletako zutarria aurkituko dugu lehenbizi, eta aurrerago, Irukurutzetako gailurraren atarian, Irukurutzetako trikuharria.
Puntu horretatik hegoaldera dauden megalitoak bisitatzen jarrai dezakegu, baina geratzen diren horietara iristeko egokiagoa da mendilerroaren beste muturretik abiatzea. Elosuatik, alegia.
Elosuatik Irukurutzetara
Elosuatik Agerreburu mendira igo behar da lehenbizi. Errepikagailu bat dago gainean. Tontorra bera jo gabe, kaskotik 140 metro ipar-iparmendebaldera, pistatik hurbil, Agerreburuko trikuharria dago. Ur-banalerroari iparrerantz jarraituta, 1.200 metro ingurura, Maurketako tumulua bistaratuko dugu.
Ur-banalerroari berari iparrerantz jarraituz, 500 bat metrora, hor da Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria. Oso hurbil, 100 metro ipar-mendebaldera, Keixetako Egiya (iparraldea) tumulua, eta 300 metrora Keixetako tumulua. Hor da Irukurutzeta gailurraren magala, Karakatetik abiatuta iritsitako toki bera.
Historia
Estazioa José Biguel Barandiaranek aurtiku zuen, 1920 urtean.
Hurrengo udan, 1921.ko uztailean, Telesforo Aranzadi eta Enrique Eguren lagunekin (los tres tristes trogloditas, hiru kobazulozale tristeak) Elosuara etorri zen, indusketak egiteko.
Arbasoak egitasmoa
Aranzadi Zientzia Elkartea Elosua-Plasentziako estazio megalitikoan ibili da lanean eta, lan horien baitan, Arribiribilleta izenez ezagutzen den dolmena ikertu du, monolito edo historiaurreko menhir bat dela baieztatuz. Menhir hau ziurrenik zutik egon zen lehen, harrian egindako zuloak erakusten duenez.
Bibliografia
Urtea | Izenburua | Aldizkaria | Egilea/k |
---|---|---|---|
1922 | Exploración de 16 dólmenes en la sierra de Elosua-Plazentzia | Diputación de Guipúzcoa. 1-34. San Sebastián | Aranzadi, T. de Barandiaran, J.M. de Eguren, E. de |
1953 | Catálogo dolménico del País Vasco | Pirineos 9, 229-378. Zaragoza | Elosegi, J. |
1953 | El hombre prehistórico en el País Vasco | Ed. Ekin. Buenos Aires | Barandiaran, J.M. de |
1973 | Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional |
Munibe Supl. 1, 1-366 | Apellaniz, J.M. |
1975 | Lehen Euskal Herria. Guía ilustrada de prehistoria vasca. Guide ilustré de prehistoire basque | Ed. Gero, Bilbao | Altuna, J. |
1980 | Catálogo de túmulos y campos tumulares en EuskaIerria. Su análisis | Kobie 10, 421-447. Bilbao | Galilea, F. |
1982 | Carta Arqueológica de Guipúzcoa | Munibe 34, 1-242 + Cartografía | Altuna, J. Mariezkurrena, K. Armendariz, A. Barrio, L. del Ugalde, Tx. Peñalver, X. |
1990 | Gipuzkoa. Carta Arqueológica. I. Megalitos | Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7 | Altuna, J. Armendariz, A. Barrio, L. del Etxeberria, F. Mariezkurrena, K. Peñalver, X. Zumalabe, F. |
2002 | Gipuzkoa. Carta Arqueologica. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001 |
Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15 | Altuna, J. Barrio, L. del Mariezkurrena, K. |
Erreferentziak
Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia. Aranzadi, Barandiaran eta Eguren (1921)
Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren mapa. Eusko Jaurlaritza