Pintorekua etxea (eu)
Pintorekua | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | |
Kokapena | Etxaburueta |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
Etxe hau Ganuza familiarena izan zen mendeetan, baina XIX mende hasieran Ramón de Zuloagak hartu zuen. Ramón de Zuloaga honek alboko Erregetxean egitzen zuen lan, maisu aztertzailea zela.
Ramón-en anaia, Blas, Madrilen bizi zen, eta Soraluzera bidali zuen semea, Eusebio Zuloaga, arkabuzgile ikasteko. Eusebio hau Pintorekuan bizi izan zen hamalau eta hemeretzi urte bitartean. Gerora, azken Erregearen arkabuzgilea izan zen (Arcabucero de Su Majestad) eta damaskinatuari hasiera eman zion.
Zuloaga hauek Eibarko Zuloagatarren sendikoak ziren: Plácido Zuloagaren hil agirian agertzen denez, ama Soraluzekoa zuen; bere anaiorde Daniel Zuloagaren ama ere soraluzetarra zen. Badaiteke biak Pintorekua etxe honetan jaiotakoak izatea.
1980-90 hamarkadan etxea bota zuten eta berria egin. Gaur egun Arrano elkarte eta taberna bertan daude. 80. urte