Sagarraga torreko armarria (eu)
Sagarraga torreko armarria | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | XVII |
Kokapena | Sagarraga-torre |
Mota | Armarria |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
1972 urtean, gutxi gora behera, Udalak Sagarraga baserria erosi eta bota zuen, alboan zegoen zabortegia zabaltzeko. Orduan Ramiro Larrañagak Sagarraga: casa solar y ferrería artikulua idatzi zuen.
Ramiro Larrañagaren deiari erantzunez, Felix Abarrategi herrikosemeak armarria gordetzen saiatu zen: goiz batean Sagarragara joan zen, eta langileei 500 pezeta eskaini zien armarria gordetzeagatik. Hauek baietz, baina iluntzean berriro gerturatu zenean pareta denak botata zeuden eta armarria hondarretan desagertuta.
Armarria honelakoxea zen: zatitua, goiko aldean gurutze lili loreduna, azpikoan gaztelua ur olatuen gainean, bi otso zutiturik albobanatan, eta zuhaitza eskuman; ez da kolorerik (esmalterik) ezagutzen. Beste heraldista batek, Julio de Atienzak, armarriaren antzeko deskribapena egin zuen.