Arregia jauregia (eu)

    Sorapediatik
    Arregia jauregia
    Arregi-torrea / Arregi garaikoa
    Arregia jauregia. Aurrekaldea (Juan Carlos Astiazarán).jpg
    Estiloa Gotiko-Berpizkundea
    Mendea XV-XVI
    Kokapena Gabolats kalea
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    Garai batean Arregi garaikoa izena zuen (hau da, harritxaren goialdea), Gabolats kaleko hurrengo etxea Arregia edo Arregia de Yuso zelako.

    Antzinako euskal dorretxea da, Erdi Aroko elementu arkitektonikoak dituena, hala nola, lobulu-modiloiak. Garai batean altuera ezberdinetako sarrera-ateak zituen: sotoetakoa Plaza Zaharreko etxaurrean zegoen, oraindik dobelak ikusten direla. Sarrera nagusia Gabolats kalera ematen zuen, bi armaila eder zuela; XX mende hasieran, Gabolats kaleko sarrera jaitsi zutenean, atea ere ia metro bat jaitsi zuten. Goiko solairuetako sarrera kanpoko eskilara zen, gerora estali eta atari barrura sartu zutena. Oraindik ere garbi ikusten dira aztarnak. Erreka aldera duen galeriak berpizkunde garaikoa ematen du.

    Geroago hiri-jauregi bihurtu zen. Izatez, XV mende bukaeran, eta batez ere XVI mende osoan, Arregitarrek lur sail handiak zituzten. Mende honen erdialdean bertako alaba eta dorretxeko oinordekoa, Marina Pérez de Arreguia, Andrés Ibáñez de Irure doktorearekin ezkondu zen. Andrés hau, Irure Handikuan jaioa, Carlos V enperadorearen medikua izan zen eta Alemaniako gerran hil zen.

    Dorretxeari dotorezia emateko, senar-emazteek herriko armarri ederrena jarri zuten aurrekaldean; ezkontzean Iruretarren leinukoen jabetza izatera pasatu zenez, Irureko armarria hain zuzen: urdina (azur), erdian zuhaitza, Nafarroako armak dituen eskututxoaz, eta gainean gurutze gorri (gules) lili loreduna, eta lehoia enborraren kontra; buelta osoa orlegia (sinople) eta bertan zakur dogoak eta zezenak. Armarri hau dela eta, inoiz jauregi honi Irure Jauregia izen ezegokia eman zitzaion.

    Armarriak mende batzuk aurrerago Nafarroako erregeari eskeinitako zezenketa islatzen du. Sancho de Irure, Don Celinos jaunaren semea zen, eta Celinos de Unzuetaren anaia. Don Celinos hau Antso Jakituna Nafarroako erregearen lehengusua omen zen, eta 1.165 urtean zezenketa egin zituzten Iruren bertan, erregearen bisita ospatzeko.

    Armarria hiru aldiz agertzen da herrian: Irure Handikuan, Irure Hamenguan eta kaleko Arregia jauregian.

    Dionisio Adame Arregiak sortutako lotura (binkuloa) eta maiorazgoa zituztenek Ibaizabaleko (Deba erreka) errota eta barrenak erabiltzeko eskubideak zituzten. Halaxe agertzen da 1713 urteko agirietan, Pedro de Aguirrek, Erret Kontseiluen abokatuak, aurkeztutako demandan. José Antonio Gómez jaunak, Entzutegiaren prokuradorea, Udala ordezkatu zuen.


    Erreferentziak