Agarrebolu baserria (eu)
Agarrebolu | |
---|---|
Izen formala | Agarrebolu |
Bailara | San Andres |
Altuera | 145 m |
Hedadura | 4 Ha |
Kaletik | 0,85 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak Agarre-bolu eta Agirre-bolu-tik dator, hau da Agirre errota. Agirre hau Agarre baserriari dagokio. Inoiz Agirre boluna ere agertu izan da.
Soraluze familia Elgoibartik etorri zen XX. mendean.
Jose Mari Soraluzeren aitak Isanzelaia bizkaitarrari erosi zion baserria. Aurretik Ansolatarrak bizi ziren bertan.
Oraindik ere Soraluzetarrarena da baserria, baina 1977tik kalean bizi dira. Lehen bi errota zeuden Agarrebolun baina Jose Mariren akorduan ez dira martxan egon. Ramiro Larrañagak zioenez, errota hauek aurrena armak ekoizteko olak izan ziren.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (20. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (245 orrialdea)