Iribe baserria (eu)
Iribe | |
---|---|
Izen formala | Iribe |
Bailara | Ezozia |
Altuera | 125 m |
Hedadura | 14 Ha |
Kaletik | 1,2 km |
Bertako familia
Iraolagoitiatarrak
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak beheko hiria esan nahi du, gertuko Irigoin baserriaren izenak "goiko hiria" esan nahi duen moduan.
XVIII mendearen hasieran bertan Pedro de Anabarrieta bizi zen; jabea, berriz, Santa Anako komentua zen. XIX mendean Francisco de Ariznabarreta agertzen da.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:
IRIBE, Ezozia ballarako baserria Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian (IRIBE: cas. del valle de Ezozia en la prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. jurisd. de Placencia).
XXI mende hasieran Iraola Etxebarri baserrikoak bertara etorri ziren bizi izatera, beraien baserria Maltzaga-Gasteiz autopistaren zubi azpian geratu zelako (familiaren argazkiak Iraola Etxebarrin hartuak dira). Iribe baserri zaharra bota eta goitik behera berritu zuten.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (73. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (250 orrialdea)
- ↑ Diccionario de Madoz. Bavierako Estatu Liburutegia (Die Bayerische Staatsbibliothek)