San Esteban ermita (eu)
San Esteban ermita | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | |
Kokapena | Irure bailara |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
- San Esteban ermita. Erretaula nagusia 01 (kontrargi 2002).jpg
Erretaula nagusia
(Kontrargi 2002) - San Esteban ermita. Erretaula nagusia 02 (kontrargi 2002).jpg
Erretaula nagusia
(Kontrargi 2002)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
San Estebani eskainitako ermita hau, Irure-gaina esaten zaion Eibarraldeko tontorreko laugune ederrean kokatuta dago.
Gain hau kokapen estrategikoa izan da azken gerrateetan. 1936ko gerran Gudaroste Errepublikarrak Irure eta Illordo baserri inguruetan kokatu zituen Batallón Baracaldo-ko soldaduak. Ermitaren aldare zati bat eta patroiaren irudia erre zituzten.
40. hamarkadan, gerra bukatu eta urte batzuetara berritu zuten ermita auzokoek. 1979. urtean bere egoera kaxkarra zela eta, beste berriztu bat eman zioten.
Artelanak
Ez ditu asko, baina ez dira nolanahikoak:
- San Martzial irudia, gotikoa.
- Emeterio eta Zeledonio Santuen erretaula, platereskoa.
- Hauts-babesa, flamenko estilokoa.