Soraluzeko baserriak. San Andres (eu)
Soraluzeko baserriak. San Andres | |
---|---|
Egilea | Francisco Javier Larrañaga Guridi |
Hizkuntza | Gazteleraz/ Euskaraz |
Urtea | 2024 |
Argitaletxea | Soraluzeko Udala |
Hiria | Soraluze |
Izenburu osoa
Soraluze-Placencia de las Armas. San Andres. Baserriak-Caseríos
Irudiak
Handitzeko sakatu
Liburua zertan den
Francis Larrañaga soraluzetarra aspaldi bizi da Bergaran. Lana utzi eta gero, genealogia kontuetan hasi zen eta Bergarari buruzko hainbat liburu idatzi zituen.
Herriko lagunek akuilatuta, Soraluzeko baserriak ikertzen eta lantzen hasi zen. Bildutako material ugariak lana lau liburutan antolatzera behartu zuen, auzo edo bailara bakoitzeko bana.
Hasierako orrialdetan sarrera orokorra egiten du, bi atal lantzen: Ingurunea eta bertako biztanleak eta Baserriak Soraluzen.
Gero, San Andres bailarako baserrien historia eta istorioak biltzen ditu, hurrenkera alfabetikoan:
- Agirrebolu, Argarate, Argarateburu, Aritzaga (Arechaga), Aritzagaetxetxo, Arteta, Aseginolatzabarri, Aseginolatzazar, Bagozkoitia, Barrenetxea, Etxebarria, Goenetxea, Goenetxetxo, Ipinarrieta, Iriarte, Iturriaga, Itxasoegi (Isasoegui), Izagirre (Eizaguirre), Izagirretxetxo, Korta, Obe, Olea, Osumazpi, Osumagain, San Andres, Urruzkarate, Zabaleta eta Zeleta.
Baserri bakoitzeko, agiri zaharrak (salerosketak, ezkontza-kontratuak, testamentuak, errenteroak...) alde batetik, eta azken mendeko argazki eta familia kontuak bestetik.
Azkenik, izendegia, erabilitako iturriak eta oharrak datoz (milatik gora, lanaren sakontasuna eta zehaztasunaren adierazle bikaina).
Hurrengo urtetan beste hiru liburu argitaratzeko asmoa du: Ezozia, Txurruka eta Irure.