Errotazar baserria (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:41, 6 azaroa 2024
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Errotazar
    Keixetako errota / San Andres errota
    Errotazar baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg
    Izen formala Errotazar
    Bailara San Andres
    Altuera 200 m
    Hedadura
    Kaletik 2 km


    Bertako familia

    Baserria desagertu zen.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1]

    Errota honek Keixeta errekaren urak erabiltzen zituen.

    1921 urtean inguruko bederatzi baserrik sortu zuten.

    Zortzi urte geroago, errota legeztatu zuten. 1929 urteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertzen denez: Francisco Arizaga jaunak eta bazkideak, Soraluzeren hiribilduko biztanleak, San Andres erreka osatzen duten Pagalde eta Ascabeitia erreken ur-ustiaketa legeztatzeko eskatzen dute, ogi errota eta argindarra sortzeko ustiapena hain zuzen...

    Eskaera 1930/05/27an onartu zieten, 75 urtetarako, segundoko 3 litro gehienezko emaria.

    Pagalde eta Ascabeitia biltzen diren tokitik 60 bat metro gorago presa bana egin zuten, eta Pagaldeko urak Ascabeitiko presara eraman zuten bi hazbeteko tutu galbanizatu baten bidez. Pagaldek segunduko litro bat ematen du, eta Ascabeitik bi. Urak biltegira eramateko hormigozko erretena erabiltzen da, 215 metrotakoa, eta 6,25 x 0,25 sekzioa duena.

    Ur biltegiak 25 metro luze, 4,5 metro zabal eta 2,5 metro sakon ditu. Karga tuberiak 150 metro ditu, eta ur biltegitik makina-etxeraino (Errotazar baserria bera) doa, 80,52 metrotako aldean. Bertan urak errekara bueltatzen dira.

    Errotak bi harri pare zuen. Ez zituen rodeterik, turbina zeukan eragingailutzat.

    1955 urteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Molino San Andres agertzen da, jabea San Andres Elkartea (Sociedad San Andres) zela eta lehendakaria Ceferino Garay Vergara.

    Jabeentzat bakarrik eraikita zegoenez, inoiz ez zuten alta eman. Azken garia 1969 urtean apurtu zituen. Iberdueroren sarea hedatzearekin batera argindar zerbitzua emateari laga zion eta azkenean itxi zen.

    Gaur egun ia desagertuta dago.

    1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.

    2005. urtean iraungi zen baimena, eta 2016 urtean Uraren Euskal Agentziak zegokion prozesu administratiboa zabaldu zuen (kodea EX-G-2016-0187) baimen hori atzera erretiratzeko.


    Erreferentziak