Felipe Matas (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Pertsona (eu) | izena = Felipe Matas Muguruza | irudia = Argazkirik_ez.jpg | jaio = Soraluze (1906/10/22) | hil = Bartzelona (1981/03/16) | profila = Politikaria, sindikalista }} ==Biografia== SAPAn hasi zen lanean. Soraluzeko UGTren Sindikatu Metalurgikoaren kidea, idazkaria izan zen. 1930.eko otsailean Soraluzeko Batzorde Eragileko partaidea egin zuten, eta martxoan Soraluzeko ''Agrupación Socialista'' berrantolaketan parte hartu...)(r)en berrikusketa, ordua: 19:20, 4 urria 2024
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Felipe Matas Muguruza
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Soraluze (1906/10/22)
    Hil Bartzelona (1981/03/16)
    Profila Politikaria, sindikalista


    Biografia

    SAPAn hasi zen lanean.

    Soraluzeko UGTren Sindikatu Metalurgikoaren kidea, idazkaria izan zen.

    1930.eko otsailean Soraluzeko Batzorde Eragileko partaidea egin zuten, eta martxoan Soraluzeko Agrupación Socialista berrantolaketan parte hartu zuen. Hainbatetan bertako zuzendaritzakoa aujeratu zuten.

    1936.eko uztaileko estatu kolpearen ostean, Soraluzeko Defentsa Batzordekoa izan zen, eta SAPAren Kontseilukoa ere.

    Ipar frontea erori zenean Kataluñara pasa zen. Gerra bukatu zenean Frantziako Argeles-sur-Mer eta Gurs-eko kontzentrazio-esparrutan egon zen. Gero, Arudy-ko (Basses Pyrénees) lantegi batean hasi zen lanean.

    Espainiara itzuli zen, eta Bartzelonan hil (1981).


    Familiakoak

    Ez zen bakarra gerra osteko ondorioak pairatzen.

    Lorenzo Matas anaia Elgoibarren bizi zen. Gerra ostean Erantzukizun Politikoen Legea ezarri zioten, eta 1945-1946 indultatu.

    Bi arrebek ere Poliziak jazarriak izan ziren, eta beren fitxa poliziala oraindik gordetzen da Madrilen: Felisa [1] eta Juana [2].


    Erreferentziak

    1. Centro Documental de la Memoria Histórica. Fichero de la Seccion Politico-Social. Fichero 41. Ficha M0138156.
    2. Centro Documental de la Memoria Histórica. Fichero de la Seccion Politico-Social. Fichero 41. Ficha M0138157.