San Martzial ermita (eu)

    Sorapediatik
    San Martzial ermita
    San Martzial ermita. Ikuspegi orokorra 05.jpg
    Estiloa
    Mendea
    Kokapena Irure bailara
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    Ernizketa baserriaren ondoan dago, herri gaineko tontorrean. Baserriarena da, jabego partikularrekoa; hau da, ez da elizarena, ezta herriarena ere. Herrian bada beste ermita bat egoera berean, Santa Ageda ermita hain zuzen, Zabale baserriarena.

    Izen ofiziala Emeterio eta Zeledonio santuen ermita du. Medel (edo Meteri) eta Zeledon santu hauek anaiak ziren, erromatar gudariak. Kalagorrian hil omen zituzten, kristauak izanik ez zuten izan nahi enperadorea gurtzea eta.

    Ermita hau San Martzial ermita izenarekin ezagutzen da herrian. Santu irudien aintzinatasuna kontutan harturik, badaiteke jatorrizko izena hau izatea (San Martzial irudia XV mendekoa da). Geroago, Kalagorriko elizbarrutian Medel eta Zeledonen debozioa zabaldu zutenean, santu berriak ekarriko zuten, erretaula berria egin (XVI mendekoa) eta ermitaren izena aldatu.

    Berez, bertako jaiak irailaren lehen domekan izaten dira, kopraixak. Goizetik salda egiten da ermita ostean eta, bedeikatu eta gero, etorleei banatzen zaie. Osintxun ere kopraixak izaten ziran, biak abuztu bukaeran. 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.

    Herri-sinismenen artean, sasoi batean bazegoen garatxoak sendatzeko modua San Martzial ermitarekin lotura zuena. Garatxoa olioz ondo igurtzi ostean, olio hori jarri behar zen ermitako lanpara batean: olioa erretzen zen heinean garatxoa desagertzen joaten zen.


    Artelanak

    Ez ditu asko, baina ez dira nolanahikoak:


    Erreferentziak