Regnorum Hispaniae et Portugalliae 1734 (eu)
Novissima et acuratissima Regnorum Hispaniae et Portugalliae Mappa Geographica | |
---|---|
Egilea | Matthäus Seutter & Augustus Vindel |
Urtea | 1734 |
Hiria | Ausburgo |
Tamaina | 25 x 20 zm (grabatua) 22 x 27 cm (orria) |
Mapa zertan den
Georg Matthäus Seutter (baita Matthias Seutter, 1678-1757) Alemaniako grabatzaile ospetsuenetakoa izan zen, eta Carlos VI enperadoreak geografo inperiala izendatu zuen. Hil eta gero Tobias Conrad Lotter bere suinak negozioarekin jarraitu zuen, eta oso ospetsua ere bihurtu zen.
Mapa hau Augustus Videl grabatzailearekin batera argitaratu zuen. Hamar urte geroago (1744), Atlas minor izenekoa argitaratu zuen, eta bertan mapa honen bertsio sinpleagoa sartu zuen: Regnorum Hispaniae et Portugalliae Tabella Geographica.
Soraluzeri buruzkoak
Mapak herri asko eta asko erakusten ditu, baina Gipùzkoan Soraluze (Placencia) nabarmentzen da, letra tamainarengatik eta ikurrarengatik. Hondarribia eta Donostia ere letra handitan idatziak dira.
Bitxikeriak
Bizkaia (Biscaia) oso handia agertzen da: Ipuscoa, Araba (gaurkoa baino txikiagoa) eta Bizkaia bera. Honek Aiara, Burgos iparraldea eta Kantabriako ekialdea (Torrelavegaraino) hartzen ditu. Mendebaldean Santillanako Asturia du.
Maparen arabera, Araba Bizkaian barruan dago edo Gaztelan.