Gabolatseko zubia (eu)
Gabolatseko zubia | |
---|---|
Ibaia | Deba |
Urtea | 191. |
Mota | Harria eta porlana |
Luzeera | 32 m |
Zabalera | 3 m |
Altuera | 5 m |
Erabilera | Ibilgailu arinak eta oinezkoak |
Azalpen orokorrak
Zubi hau izen bereko harpasuak ordezkatzeko egin zuten, 1910 hamarkadan. Sasoi hartakoa da Errekaldeko zubia ere, oso antzekoa.
Gabolats eta Baltegieta (Iturburu) kaleak lotzen ditu.
Eraikitzerakoan, zubia baino pasarela zen, oinezkoentzak. Eusteko, hori bai, harrizko bi zutabe sendo ipiñi zituzten.
Dena dela, aurki plataforma zabaldu eta egokitu zuten ibilgailu arinak ere pasatzeko. Eskudela edo barandilla berriak Errekaldekoen modukoak dira.
(handiago ikusteko, gainean sakatu)
Kokapena
Kontuak
Bada zubiari Baltegietako zubia esaten zaiona (Gabolats eta Baltegieta lotzen dituelako), nahiz eta izen zabalduena Gabolatseko zubia izan. Dena dela, Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra txostenean Baltegietako zubia Olabarrenako zubi berriari esaten zaio.
Zubi berria
Teknikoen arabera, ufalak direnean zubi honen harrizko bi zutabeek talka egiten diete ureei eta, ondorioz, ur maila igotzen dute, arriskua handituz.
Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokor berriak zubia ordezkatzeko asmoa jasotzen zuen (2017). Honetan Euskal Ur Agentziarekin (URA) bat egiten zuen, eta 2023.eko martxoan azken honek lehen zirriborroak aurkeztu zituen[1].
Zubi berriak arku bakarrekoa izango zen, ez zuen zutaberik izango ertz batetik bestera (gaur egungoak bi zutabe ditu). Zabaleran oraingoaren ia bikoitza izango da, 5 metro pasa izango ditu eta: 3 ibilgailuendako eta 2 oinezkoendako, eta bi errailak arku batek bereiziko ditu, aukerarik lirainena delako.
(handiago ikusteko, gainean sakatu)
Proiektua udaberrian osatu eta gero, 2023.ean lanak esleitzeko asmoa dute, 2024.ean eraiki ahal izateko. Proiektua eta lanak URAk ordainduko ditu, osorik. Lan hauek, segururena, SAPAko eremua birgaitzeko lanekin batera egingo dira.
Dena dela, ba daude beste hiru egitasmo dirua eskuratzen denerako: Errekaldeko pasabidea eta Olabarrenako zubi berria eraiki, eta Atxuriko zubia bota.
Erreferentziak
- ↑ Gabolatseko zubi berria aurkeztu dute. Ubane Madera (plaentxia.eus 2023/03/02).