Ipiñarrieta baserria (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:47, 3 urria 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Ipiñarrieta / Ipiñarritta
    Ipiñarrieta baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Ipinarrieta
    Bailara San Andres
    Altuera 485 m
    Hedadura 6 Ha
    Kaletik 4,9 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak harri askoren tokia esan nahi omen du. Hala ere, jatorrizko izena Ifenarrieta omen zen, eta hemendik sortu zen Urretxuko etxea.

    1521. urtean Gipuzkoako Batzar Orokorrak Ondarribian bildu behar ziren, baina Nafarroaren konkista zela eta frantsesek hartuta zutenez, Tolosan bildu ziren, azaroan, Juan Sarmiento Gipuzkoako korrejidorea bertan zela.

    Aurreko urtean Probintziak 627.129 marabedi gastatu zituen, 161 partidatan. 101. partidak halaxe zioen: Yten, Martin Arano de Ariçagari, Soraluzeko biztanlea, Yfenarrieta etxea erre zitzaiolako, ordenantzaren arabera: 500 marabedi.

    1720. urtean José de Ipenarrieta zen maizterra; jabea, berriz, Lorenzo de Arana sortutako kapelautza, 1740. kapelaua Francisco de Eguizábal zena. XIX mendean Manuel eta José de Leibar agertzen dira.

    Baserria Azpeititik etorri zen Norberto Mendiak erosi zuen XX. mendearen hasieran. XX mendearen erdialdetk hutsik dago.


    Erreferentziak