1513.eko orube esleipena. Herlaibia (eu)

    Sorapediatik
    Archivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/ Placencia de las Armas (1481-1520)


    1513.eko orube esleipena

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Herriko biztanle kopurua handitzeko asmoz, 1513. urtean Soraluzeko Udalak orubeak doan esleitzea erabaki zuen, etxea jasotzeko interesdunak auzokide edo auzokideen seme baziren.

    Erabaki hau Udal irekian onartu zen, urtarrilak 9an. Egun hartan herriko auzokideen erdia baino gehiago bildu zen, Pedro Sanchez de Yturbe alkatea, Sancho Yvannes de Arechaga sindiko prokuradorea eta Andrés de Yrure eskribauaz gain.

    Udalak bi esparru eskaini zituen, biak udal lurrak izanda: Herlaibian bat (gaur eguneko Atxuri eta Errekalde ingurua) eta Gabolatsen bestea. Biak errege bidea eta Deba ibaiaren artean zeuden.


    1513.eko orube esleipena. Herlaibiako esleipena egin baino lehen

    Herlaibiako eszenategia

    1513.eko agirietan agertzen denez, esleipenaren aurreko hiru kokapen aipatzen dira:

    • Juan de Mondragon-en etxea (etxetxoa ere). Atxurin zegoen, bertako harpasuetarako jeitsieratik iparraldera.
    • Canteraeta. Gaur egungo Errekalde kaleko 16 eta 18 zenbakien ingurua. Bertako etxeak, mendialdekoak, Kantera izenarekin ezaugutu izan da orain arte.
    • Pero Urtís d’Eyçaguirre-ren sagastia. Canteraetan, mendialdean (gaur egungo 16 eta 18 zenbakietan).
    1513.eko orube esleipena. Herlaibiako esleipena egin eta gero

    Orube berrien balizko kokapena

    1513.eko errejistroetan agertzen diren datuak erabilita, hau izan zitekeen esleitutako orubeen balizko kokapen bat, Atxuriko zubitik hegoaldera:

    • Juan de Hondarça. Abuztuak 24an esleitua. Orubea Juan de Mondragon-en etxetxoaren ondoan zegoen, eta sei besaldiko[1] zabalera zuen (10 m).
    • Juan de Mondragon-en etxea (etxetxoa).
    • Harpausoetara jeisteko bidea.
    • Hierónimo de Yrure. Urtarrilak 9an esleitua. Erlei erreka eta Juan de Mondrafon-en etxe alboko bidearen artean.
    • Erlei erreka.



    1513/01/11 Juan Peres d’Esquiaga, Albo batean: el arroyo que dizen de Herlaegui Goitik: devaxo del camino que fuese de seis estados en ancho.

    1513/01/14 Pedro de Erlaegui el maior Goitik: devaxo del camino Albo batean: solar de Juan Peres de Esquiaga Beste alboan: solar de Pedro de Arechaga, buhón

    1513/01/14 Pedro de Ariçaga buhón Solar de seys estados Albo batean: solar de Pedro de Erlaegui.

    1513/01/09 Juan de Ariçaga, buhón (para sí e para Juan su hijo), en Canteraeta.

    1513/01/14 Martín de Liçarralde punnalero Albo batean: solar de Juan de Ariçaga, eta harutzago solar de Pedro de Arechaga,

    1513/01/14 Juan de Olany Albo batean: solar de Martín de Liçarralde punnalero



    1513/08/24 Andrés de Yrure, escrivano. En Canteraeta Solar de 8 estados (entre el camino e rrío) Goitik: devaxo del camino rreal en derecho del mançanal de Pero Urtís d’Eyçaguirre, peligero

    1513/08/24 Martín Yvannes de Yrure, escrivano seys estados en ancho Albo batean: a rrayz del solar que tome yo el dicho Andrés de Yrure

    1513/08/24 Juan Martines de Churruca ferrero, Junto con su casa?

    1513/08/24 Pero Peres de Yraola un solar de nuebe estados Albo batean: arroyo de Erlaegui Inguruan: los solares de Andrés de Yrure e Martín Yvannes de Yrure e Martín de Churruca e Garçía Yvannes de Uribarri.





    Abizenei erreparatzen badiegu, orubeen jabe berri batzuk Ezozia bailarakoak zirela ematen du: Iribe, Irigoin, Iturbe.

    Dudak

    Iturriak

    Orube esleipena aztertzeko Archivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/ Placencia de las Armas (1481-1520) liburua erabili da.

    Bertan (99-104 orrialdeak) 1513/01/09ko ordenantza jasotzen da, Javier Elorza egileak transkribituta.

    Jatorrizko agiria Soraluzeko Udal Artxiboan gordetzen da, "Udalaren pribilejioen liburua (1481-1618)" agiri bilduman; 389. orritik (aurrekaldea) 392. orrira (aurrekaldea) hain zuzen.

    Agiriaren transkribapena irakurtzeko, sakatu hemen.


    Erreferentziak

    Archivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/ Placencia de las Armas (1481-1520). Javier Elorza (Eusko Ikaskuntza 2001).

    1. Besaldia (estadoa). Distantzia neurri zaharra, 6 oin dituena; hau da, 1,68 metro gutxi gorabehera, baina toki batetik bestera desbesdina izan zitekeen.