Mendotz baserria (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:36, 11 iraila 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Mendotz
    Mendotz baserria. Kaletik (Gipuzkoako urak).jpg
    Izen formala Mendotz
    Bailara Ezozia
    Altuera 380 m
    Hedadura 7 Ha
    Kaletik 4,7 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak mendi hotza esan nahi du, eta Euskal Herrian hainbat baserri eta herri daramate izen hau: Mendoz, Mendoza...

    Etxe ondoko lurren egiturari erreparatuz, agian sasoi bateko korta izan zitekeen. Kortak mendiak ustiatzeko sistema zaharrak ziren, esparru borobilak eta borda bat erdigunean. Kasu honetan esparrua ez da zirkularra, elipse modukoa baizik (125 m x 75 m), eta etxea albo batean dago, akaso lurrari hobeto egokitzeko. Akta zaharretan ageri denez, Mendotz Mendiolako txabola zen hasieran.

    Mendotzeko elipsea, korta akaso

    1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Andrés de Arana Mendiola zen, Mendiola eta Mendotz baserriak hipotekatu zituela[3].

    Pedro de Arana y Mendiola zen jabea XVIII. mende erdialdean. Eta urte batzuk geroago Juan Salaverría agertzen da.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[4]:

    MENDOTZ, Ezozia ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
    (MENDOZ: cas. del valle de Ezozia, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Plasencia).

    Gerra denboran soldaduak egon ziren, eta bertatik antolatzen zituzten inguruko eraso asko. Horren erakusgarri dira baserri inguruan agertu izan diren bala-zorro ugariak.

    Larreategitarrak urte askotan bizi izan dira bertan eta oraindik errentan daukate, nahiz eta kalean bizi. Famili honetakoak dira Larreategi anai-arreba trikitilari ezagunak.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (83. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (241 orrialdea)
    3. (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).
    4. Diccionario de Madoz. Madrileko Konplutense Unibertsitatea (Universidad Complutense de Madrid)