Mendiola baserria (eu)
Mendiola | |
---|---|
Izen formala | Mendiola |
Bailara | Ezozia |
Altuera | 135 m |
Hedadura | 30 Ha |
Kaletik | 1 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak
1966. urtean Joxepa Mendiola hil zenean, hutsik geratu zen baserria. Plazentziar asko gogoratzen da oraindik Joxepa Mendiolarekin,dotore-dotore jantzi eta herrira zaldiz jeisten zen emakume apartekoarekin.
Mendiolakoak aberatsak ziren, eta kondaira bat asmatu zen sasoi hartan, Mendiolan urrea zegoela ezkututa esaten zuena. Makina bat diruzale joan zen Joxepa hil ondoren Mendiolara etxea arrakatu eta ahal zuen guztia arrapatzera.Ez zen ala ere inor aberastu.Batzueri entzun diegu esaten Joxeparekin bizi zen Joxe morroiak beste nunbaiten ezkutatu zituela urre guztiak.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[1]:
MENDIOLA, Ezozia ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian (MENDIOLA: cas. del valle de Ezozia, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Plasencia).
Erreferentziak
- ↑ Diccionario de Madoz. Madrileko Konplutense Unibertsitatea (Universidad Complutense de Madrid)