Arribiribilleta zutarria. Indusketak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:30, 24 abuztua 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Arribiribilleta zutarria (Oscar Pérez 2016)

    Aspaldiko indusketak (1921 kanpaina)

    Arribiribileta marrazkia
    (J.M. Barandiarán 1921)

    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek 1921 urtean Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa ikertu zuten. Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan, Arribiribilletari buruz honako hau idatzi zuten:

    Irukûtzetatik ez urruti, mendebalderutz, ertz borobildutako hareharria dago, 3,50 metro luze, 1,65 zabal eta 0,30 lodi duela. Lekuak harri honetatik hartu du izena (Arribiribilleta = borobildutako harriaren tokia). Harria beste nonbaitetik ekarria ematen duenez, inguruan indusketak egitea erabaki genuen. Teila zatiak eta ikatz puxkak atera ziren, mugarri azpian jartzen ohi direnak benetakotasuna adierazteko.


    Aurreneko indusketa modernoak (2012 kanpaina)

    Arribiribileta etzanda (Eusko Jaurlaritza)

    2012 urtetik aurrera, Dolmenen ibilbidearen inguruan Arbasoak egitasmoa martxan jarri zen. Herri arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

    Aurreneko indusketak Arribiribilleta trikuharrian egin zituzten, Aranzadi Elkarteko Manu Ceberio eta Jexux Tapia arkeologoek hain zuzen. Ordurarte trikuharria zela uste bazen ere, azterketen ondorioz Arribiribilleta monumentu megalitikoa menhir bat dela egiaztatu izan zen. Hiru dimentsioko erregistroa egin zuten, gero modelo birtuala sortzeko.

    Ikerketek utzitako zantzuen arabera, historiaurreko jatorria duen menhir hau zutik zegoen duela 4.000 urte inguru eta ondoren lurrera jausi zen, eraitsita edo berez erorita. Azken teorien arabera, orain dela 200 bat urte edo bota zuten lurrera, frantsesada garaian.

    360 gradu elurretan (Jose)


    Manu Ceberioren azalpenak (Aranzadi)


    Trabajos de excavación en Karakate (Aranzadi)


    Berriro zutik (2014 kanpaina)

    Zutarria zela egiaztatu eta gero, altxatzea erabaki zen, monumentua berriro ere jatorrizko posiziora itzuliz. Lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailak eraman zituen aurrera.

    Aurretik harriaren azpian eta inguruan miaketak egin zituzten, eta gero berau zutik jarri. Azken lan hau 2014.eko irailak hiruan (2014/09/03) bukatu zuten.


    Zutarria zutitzen (Aranzadi)



    Arribiribiletako zutarria (Aranzadi)


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Hurrengo indusketak

    Arribiribilletaz gain, Arbasoak egitasmoaren barruan beste monumentu batzuk berreskuratzea aurrikusten da.

    Halaxe, bi urte geroago Gizaburua tumulua induskatu zuten.


    Erreferentziak