Mendotz baserria (eu)
Mendotz | |
---|---|
Izen formala | Mendotz |
Bailara | Ezozia |
Altuera | 380 m |
Hedadura | 7 Ha |
Kaletik | 4,7 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak mendi hotza esan nahi du, eta Euskal Herrian hainbat baserri eta herri daramate izen hau: Mendoz, Mendoza...
Akta zaharretan ageri denez, Mendotz Mendiolako txabola zen hasieran.
1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Andrés de Arana Mendiola zen, Mendiola eta Mendotz baserriak hipotekatu zituela[3].
Pedro de Arana y Mendiola zen jabea XVIII mende erdialdean. Eta urte batzuk geroago Juan Salaverría agertzen da.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[4]:
- MENDOTZ, Ezozia ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
- (MENDOZ: cas. del valle de Ezozia, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Plasencia).
Gerra denboran soldaduak egon ziren, eta bertatik antolatzen zituzten inguruko eraso asko. Horren erakusgarri dira baserri inguruan agertu izan diren bala-zorro ugariak.
Larreategitarrak urte askotan bizi izan dira bertan eta oraindik errentan daukate, nahiz eta kalean bizi. Famili honetakoak dira Larreategi anai-arreba trikitilari ezagunak.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (83. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (241 orrialdea)
- ↑ (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).
- ↑ Diccionario de Madoz. Madrileko Konplutense Unibertsitatea (Universidad Complutense de Madrid)