Plaza Barria (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:00, 25 apirila 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Kokapena

    Plaza Barria Kalebarren hasieran dago, Udaletxe ondoan. 15 metro zabal ditu, eta beste 21 metro sakon da.


    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Montejurrako terzioko erreketeak Soraluzen
    (Julio Guelbenzu 1936)

    Historia

    Plaza berria 1831 urtean egin zuten, eta horretarako Kalebarreneko eskumako hiru etxeen orubeak erabili zituzten. Oraindik ikus daiteke arkuen hasiera, Kalebarrene 1.go etxean, plaza ertzeko horman.

    Etxe horiek 1804. urtean erre ziren, eta Udalak orubeak garbitzeko agindu zuen. Jabeak, Manuel Silvestre de Mendiola, Francisco José de Enparan y Orbe eta Nicasio de Belasco, Azpeitian eta Gasteizen bizi ziren[1]. Ez da jakiten sutearen ostean etxeak berreraiki zituzten ala ez.

    Plazarekin batera iturria egin zuten, ura Ipiñarrietatik ekarri zutela. Iturriak hiru turrusta ditu, eta erabiltzen ez den ura alboetako bi askatara bideratzen da.

    Plazak aldaketa bat baino gehiago jasan ditu:

    • Lehenik, atzeko eskumako ertza borobildu zioten, kotxe eta kamioien trafikoa errazteko.
    • Gero, errekarrizko zorua berriztu zuten. Orduan galdu ziren zituen irudi borobilak. Harlauzak ere aldatu zizkioten, berriak harearrizkoak dira eta (beraz, bigunagoak).
    • Udaletxeko aldapa zabaltzeko metro t'erdi kendu zioten plazari, hau ere kotxe eta kamioien trafikoa errazteko.
    • Azkenik, Kalebarren aldetik metro bateko arrapala egin zioten. Herritarrak kexu agertu zirenez, aurreko ituxrarekin jarri zuten... baina harearria erabiltzen.

    Gerra garaian, 1937ko irailak 15ean, orduko Udalak izena aldatu zion: Erabateko adostasunez erabaki zen Irailak 22, Arrateko martiriak eta Montejurrako Terzioa izendatzea gaur eguneko Elizburu kalea, Barrenkale (sic) eta Plaza Berria, hurrenez hurren gogoratzeko herri honetan indar askatzaileak sartu ziren data, Arraten eraildako Serafin Atxotegi eta Manuel Lersundi (g.b.) gazteak eta Soraluze askatu zuen Terzioa.

    Franco hil eta gero, demokraziarekin plazak jatorrizko izena berreskuratu zuen.


    Jolasak

    Plaza zorua duen irudia aprobetxatuz, bertan txokolate lapurretan jolasten dute umeak.

    Kalebarren eta plazako harmaila aprobetxatuz, kooperatiba parean, Maria trebolinaka egiten zen. Jolas hau herriko beste lekutan ere egin izan da, Goikokaleta eta Etxaburueta arteko harmaila erabiliz, edo Udaletxe atzekaldean, Frontoiko aldaparen hasieran.


    Artikuluak

    Plazari buruz artikulu batzuk idatzi izan dira:


    Erreferentziak

    1. "...que se hallan en la misma calle principal de Calabarren que confina con la que se dirige a la Iglesia Parroquial, propios de D. Manuel Silvestre de Mendiola... de Don Fco. José de Enparan y Orbe y Don Nicasio de Belasco, vecinos de la villa de Azpeitia y Vitoria" (Soraluzeko Udal Artxibategia 1804/07/22).