Oitturri baserria (eu)
Oitturri / Oriturri Lizarriturri? | |
---|---|
Izen formala | Oriturri |
Bailara | Txurruka |
Altuera | 465 |
Hedadura | 9,6 km |
Kaletik | 5,5 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak inguruko iturri bati aipamena egiten omen dio.
Agian Lizarriturri baserria izan zitekeen, XVIII mendean Egotzako Juan Artolazabal "zaharrak" Egotzako lurretan eraikia Maria Ana de Aguirrezabalekin ezkonduta zela.
1766 urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Joseph de Argárate Egoza zen, Egotza eta Lizarriturri baserria (eu)|Lizarriturri baserriak aurkeztu zituela.
1793 urtean Juan Artolazabal "zaharrak" baserria Juan Artolazabal Egoza y Aguirrezalbal semeari laga zion testamentuan, Egotzakin bateraAipamen errorea: Closing </ref>
missing for <ref>
tag.
XIX mendeko zerrendetan Oriturri izenpean agertzen da. Gaur egun hondatuta dago, pareten ondarrak besterik ez dira geratzen.
Salogoeneko elektretxea Oitturiko urek mugitzen zuten sasoi batean: nahiz eta ibaiaren alde banatan egon, Irukurutzetako errebuelta parean tutu handia antzeman daiteke ibaia zeharkatzen duela; Oitturritik jaisten ziren ura tutu honen bidez erreka bestekaldeko ubidera pasatzen zen, handik elektretxera eramateko.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:
- ORITURRI, Txurruka ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
- (ORITURRI: cas. del valle de Churruca, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (65. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (247 orrialdea)
- ↑ Diccionario de Madoz. Madrilgo Unibertsitate Konplutensea (Universidad Complutense de Madrid)