Elementos de interés arqueológico (eu)

    Sorapediatik
    Elementos de interés arqueológico
    Egilea Arkeolan Fundazioa
    Urtea 1988
    Hiria Irun
    Tamaina
    Elementos de interés arqueológico (Arkeolan 1988).jpg


    Mapa zertan den

    1989 inguruan Irunen sortu zen Arkeolan Historia eta Arkeologiako Azterketa eta Ikerketa zentroa, 2011.an Arkeolan Fundazioa[1] bihurtu zena. Arkeologia zerbitzu profesionalak eskaintzeaz gain, ikerketa egiten du hainbat arlotan, horietako bat Gipuzkoako hiribilduak direla.

    1987-1989 urteetan Donostian eman zen Hiri-arkeologian gazteentzako heziketa-ikastaroa[2], M. Urteagaren zuzendaritzapean. Horik sortu zen Arkeolan zentroa.

    Eta ikastaro horretan, hain zuzen, Gipuzkoako 23 hiribildutako mapa arkeologikoak egin ziren, tartean Soraluzekoa.


    Soraluzeri buruzkoak

    Mapan 41 toki nabarmentzen dira, horietako 25 interesa dutenak.

    Ondare interesa duten sei toki daude:

    • (5) Ormaetxea
    • (7) Santa Ana kaleko 13. etxea, bere pasabidearekin
    • (9) Santa Maria la Real parrokia eliza
    • (27) Udaletxea
    • (34) Arregia-Irure dorretxea
    • (29) Abadetxea

    Arkeologi interesa duten tokiak (kokapen zehatza dutenak) 9 dira:

    • (6) Kantoi estalia
    • (16) Errekalde kaleko 2. zenbakia
    • (12) Mendiguti dorrea
    • (13) Erregetxea
    • (15) Zubi Nagusia
    • (18) Errekaldeko zubia
    • (31) Ibaizabaleko Barrenak etxea
    • (33) Gabolats kaleko 4. zenbakia
    • (41) Presa

    Arkeologi interesa duten tokiak (gutxi gorabeherako kokapena) beste 10:

    • (4) Santa Ana komentua eta kanposantua
    • (10) Kainoi fabrika
    • (20) Ospitale berria
    • (22) Erret Eraikina
    • (35) San Salvador ermita
    • (36) Gabolatseko zubia
    • (37) Santa Bárbara ermita
    • (38) Usatorre etxea
    • (39) Probalekua
    • (40) Barrenen etxea


    Bitxikeriak

    Soraluzeren ikuspuntutik, mapa hau arkeologiaren abiapuntutzat har daiteke. Baina gaur eguneko ikuspegitik bi puntu ahul ditu. Alde batetik, toki bakar batzuk ez daude ondo kokatuta, edota erabilitako informazioa gaizki ulertuta dago (segururena, maparen egilea ez zen soraluzetarra izango). Eta bestetik, ordutik hona interesa zuten toki batzuk desagertu dira (edo, hobeto esateko, desegin dituzte).

    Hamar urte geroago, 1997ko irailaren 11an, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak Soraluzeko beste 25 arkeologia gune izendatu zituen. Batzuk bi zerrendetan agertzen dira, baina azken zerrenda honetako gehienak ez daude herri kaskoan, mendialdean baizik.


    Erreferentziak

    1. Arkeolan. Web orri ofiziala.
    2. CFJAU. Curso de Formación de Jóvenes en Arqueología Urbana.