Dolorosa irudia (eu)
Dolorosa | |
---|---|
Estiloa | Barroko-rokokoa |
Mendea | XVIII |
Kokapena | Santa Maria la Real eliza |
Mota | Eskultura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpena eta historia
Irudi hau Dolorosaren erretaula erdi erdian dago, garaiko kristal batek babestua. Erretaula hau Ebangelio aldean dago (hau da, ezkerrean), lehena. Aurre aurrean, elizaren bestekaldean, Nazareno erretaula du.
Eskultorea Juan Pascual de Mena izan zen[1].
Janzteko irudia da; hau da, burua eta eskuak besterik ez du, egurrezkoak. Gainontzekoa arropak estaltzen du.
Urtean zehar behin bakarrik ateratzen zuten prozesioan, Bariku Santuan hain zuzen.
Erreferentziak
- ↑ Juan Pascual de Mena. Wikipedia (gaztelaniaz).