Plazentzian antzinatik (eu)
Izenburua | Plazentzian antzinatik abesten direnak |
Egilea/k | Ezezaguna |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Gerardo Ezenarro |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
-
Baita neskatzak ere
ezkongai daudenak
asko edo gehienak
batez ere kalean
zerbitzen daudenak
ileak harro jarri
luze berriz gonak
horien txorakeriak
ez dirade onak
horiek ikusten dizkit
begira dagonak.Orain ehun urteko
zenbait gizon abil
ez baziraden hil
bat txoratu lezake
munduan balebil
hemengo tren da tranbi
eta automobil
Hitza berriz noranahi
alanbrian dabil
lehengo bidez gezurra
besterik ez dabil.Ai gure antzinako
guraso nobleak
zituzten begiak
guk hainbat trabaju
ta federik gabeak
adelantua dela
usteldu jenteak
jarri dituztelako
trena ta tranbiak
ondoren datozenak
ez dira hobeak.Tren da trenbideak
ikusteko zuzen
zaleturik genden
izan ere halako
jornalak han zeuden
Hiru edo lau pezeta
irabaziarren
bizioz bete gera
zorra berriz gailen
askotan gastatzen da
kobratu baino lehen.Ez det nahi gizaseme
ezkongai ta ezkondu
ez eman ta ez kendu
dan gauza aitortzeak
lotsa ematen du
Aita eta ama jantzi
etxeak mantendu
asko irabazia
eskas izaten du
probatutzen duenak
hala esaten du.Eta gainera horien
jantzi sobranteak
dira txokanteak
espaldetako boltsa
kuello mudanteak
txanbra ta abrigoak
gona bolanteak
buruan mantilla
ta eskuan guanteak
zapatak koskordunak
botoi brilanteak.Baita ere itzainak
duten enpleua
esatera noa
txiki erdia maiz ta
Hamarretakoa
bazkaldu ta kafea
kopa ta purua
txapela oker oker
harroa burua
hau ez dek basarriko
gobernu modua.
-
Baita neskatzak ere
Azalpenak
Gerardo Ezenarrok jaso zuen Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, eta 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.
Gerardok emandako izenburuari erreparatuta (Plazentzian antzinatik abesten direnak), ematen du ez zuela egilea zein zen ezagutzen. Dena dela, badaiteke bere aitarena izatea. Izatez, Ander Ezenarrok (Urzelai) gerra aurrean hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako.